Zientzialari (Aitor Payros) [Interneteko baliabidea - Bideoa] : arroken erregistroaren analisiak klima aldaketak aurreikusten du / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU)
Material mota:
FilmSerie(ak): EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala) ; ; 151 | Zientzialari (Youtubeko kanala) ; ; 151Publication details: [S.l.] : UPV/EHU, 2021Deskribapen fisikoa: Baliabide elektronikoa (6 min) : soinuduna, kolGaia(k): Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:Adina / Maila: "Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: paleoklimatologia antzinako klimak ikertzen dituen zientzia da. Hortaz, erregistro geologikoaren azterketa paleoklimatikoak Lurran dauden eta milioka urte dituzten arrokak aztertzen ditu, sedimentuak eratu ziren garaietan eman ziren aldaketa klimatikoen aztarnak bilatzeko helburuarekin, hain zuzen ere. Arrokek, sortu ziren garaiko ingurumen baldintzen araberako ezaugarri fisiko, geokimiko, paleontologiko eta mineralogikoak dituzte. Beraz, hauek aztertzean Lurrak historian zehar izan dituen klima aldaketei buruz gehiago jakin dezakegu. Izan ere, egindako ikerketei esker, Lurrak hainbat motatako klima aldaketaizan dituela baieztatu da.Aldaketa hauen artean hiru nabarmenduko genituzke. Lehenengoa , iraupen luzeko hozte eta berotze motelak, nagusiki Lurrarren aldaketa geografikoen ondorioz gertatu ohi direnak. Bigarrenak, iraupen laburreko ziklo klimatiko periodikoak, Lurraren parametro astronomikoen aldaketak eta Milankovitch-en zikloek eragindako eguzkitzapen-aldaketen ondorioz gertatzen direnak dira. Azkenik, iraupen oso laburreko gertakari hipertermalak daude, atmosferan negutegi-efektua eragiten duten gasak pilatzearen ondorioz, berotze globalarekin erlazionatzen direnak, hain zuzen ere.Paleoklimatologia eta arroken analisiak ahalbidetzen duen klima aldaketei buruzko ikerketaren inguruan gehiago ezagutzeko Aitor Payrosekin, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Geologia saileko ikertzailearekin, bildu gara.
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ikus-entzunezkoak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Erreferentzia-bideoak | INTERNETEKO BALIABIDEA | Ale eskuragarriak | EK21100017 |
"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: paleoklimatologia antzinako klimak ikertzen dituen zientzia da. Hortaz, erregistro geologikoaren azterketa paleoklimatikoak Lurran dauden eta milioka urte dituzten arrokak aztertzen ditu, sedimentuak eratu ziren garaietan eman ziren aldaketa klimatikoen aztarnak bilatzeko helburuarekin, hain zuzen ere. Arrokek, sortu ziren garaiko ingurumen baldintzen araberako ezaugarri fisiko, geokimiko, paleontologiko eta mineralogikoak dituzte. Beraz, hauek aztertzean Lurrak historian zehar izan dituen klima aldaketei buruz gehiago jakin dezakegu. Izan ere, egindako ikerketei esker, Lurrak hainbat motatako klima aldaketaizan dituela baieztatu da.Aldaketa hauen artean hiru nabarmenduko genituzke. Lehenengoa , iraupen luzeko hozte eta berotze motelak, nagusiki Lurrarren aldaketa geografikoen ondorioz gertatu ohi direnak. Bigarrenak, iraupen laburreko ziklo klimatiko periodikoak, Lurraren parametro astronomikoen aldaketak eta Milankovitch-en zikloek eragindako eguzkitzapen-aldaketen ondorioz gertatzen direnak dira. Azkenik, iraupen oso laburreko gertakari hipertermalak daude, atmosferan negutegi-efektua eragiten duten gasak pilatzearen ondorioz, berotze globalarekin erlazionatzen direnak, hain zuzen ere.Paleoklimatologia eta arroken analisiak ahalbidetzen duen klima aldaketei buruzko ikerketaren inguruan gehiago ezagutzeko Aitor Payrosekin, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Geologia saileko ikertzailearekin, bildu gara.
There are no comments on this title.