Zientzialari (Aitor Payros) : arroken erregistroaren analisiak klima aldaketak aurreikusten du

Zientzialari (Aitor Payros) : arroken erregistroaren analisiak klima aldaketak aurreikusten du [Interneteko baliabidea - Bideoa] / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU) - [S.l.] : UPV/EHU, 2021 - Baliabide elektronikoa (6 min) : soinuduna, kol. - EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala) Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 151 . - EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala) ; 151 Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 151 .

"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: paleoklimatologia antzinako klimak ikertzen dituen zientzia da. Hortaz, erregistro geologikoaren azterketa paleoklimatikoak Lurran dauden eta milioka urte dituzten arrokak aztertzen ditu, sedimentuak eratu ziren garaietan eman ziren aldaketa klimatikoen aztarnak bilatzeko helburuarekin, hain zuzen ere. Arrokek, sortu ziren garaiko ingurumen baldintzen araberako ezaugarri fisiko, geokimiko, paleontologiko eta mineralogikoak dituzte. Beraz, hauek aztertzean Lurrak historian zehar izan dituen klima aldaketei buruz gehiago jakin dezakegu. Izan ere, egindako ikerketei esker, Lurrak hainbat motatako klima aldaketaizan dituela baieztatu da.Aldaketa hauen artean hiru nabarmenduko genituzke. Lehenengoa , iraupen luzeko hozte eta berotze motelak, nagusiki Lurrarren aldaketa geografikoen ondorioz gertatu ohi direnak. Bigarrenak, iraupen laburreko ziklo klimatiko periodikoak, Lurraren parametro astronomikoen aldaketak eta Milankovitch-en zikloek eragindako eguzkitzapen-aldaketen ondorioz gertatzen direnak dira. Azkenik, iraupen oso laburreko gertakari hipertermalak daude, atmosferan negutegi-efektua eragiten duten gasak pilatzearen ondorioz, berotze globalarekin erlazionatzen direnak, hain zuzen ere.Paleoklimatologia eta arroken analisiak ahalbidetzen duen klima aldaketei buruzko ikerketaren inguruan gehiago ezagutzeko Aitor Payrosekin, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Geologia saileko ikertzailearekin, bildu gara.


Zientzia-dibulgazioa
Paleoklimatologia


Baliabide digitalak
Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com