Beothuk : azken txaluparen kondaira = The tale of the last whaleboat / [testuak, Jon Maia ; marrazkiak, J. Ignacio Treku ; ingeleserazko moldaketa Irene Manterola]
Material mota:
TestuaHizkuntza: baq , Ingelesa Serie(ak): Euskal ipuinen bilduma 8 (Gara)Publication details: [Bilbo] : Baigorri, L.G. 2006Deskribapen fisikoa: [36] or. : kol. ir. ; 30 cmISBN: - 84-95663-75-9
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Haur eta gazteentzako narratiba | N MAI beo | Ale eskuragarriak | EK19090135 |
Ternua aldeko uretan barrena nabigatu, olatu erraldoiei aurka egin, ekaitz eta enbata bortitzen gordintasuna pairatu, amerindiarrekin harremanak berreskuratu, ontziaren norabideari eutsi, hots, mundu zaharra eta berria ezkondu, Euskal Herriko balea-arrantzaleen iragana gertutik ezagututa. Asmo horri helduta, Albaola Elkarteak "Apaizak hobeto" 2006 espedizioa abiarazi zuen eta sei astez nabigatu ondoren, uztailean heldu zen Red Bayra. Espedizioaren izenak euskal balea-arrantzaleen garaiko pasadizo bat dakarkigu gogora, Atlantikoaz bestaldeko indigenek "Apaizak hobeto" esaldiarekin erantzuten baitzieten euskaldunei hara heldu eta zer moduz zeuden galdetzen zietenean. Abentura horretan murgiltzeko, XVI.mendeko bale txalupa baten erreplika sortu zuten, Beothuk izenekoa, eta garaiko nabigazio estilo bera erabiliz, 1000 itsas miliako (2000 kilometro inguru) erronka burutu dute. Tripulazioko marinel eta kronikari izan da Jon Maia. Esperientzia aberasgarri horrek eman dio zer bizi eta zer konta eta, oraingoan, txikiei zuzendutako istorioa eskaintzen digu: "Beothuk, azken txaluparen kondaira".
8 urtetik aurrera (gorria)
Testua euskaraz eta ingelesez
There are no comments on this title.