Local cover image
Local cover image
Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Lehen Hezkuntzako ikastetxeen antolakuntza Euskal Autonomia Erkidegoan / Elizabeth Pérez Izaguirre, Nerea Permach Martín

Nork:Kolaboratzailea(k):Material mota:TestuaTestuaSerie(ak): Unibertsitateko eskuliburuak (EHU) | Unibertsitateko eskuliburuak (EHU)Publication details: [Leioa] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2022Deskribapen fisikoa: 88 or. ; 24 cmISBN:
  • 978-84-1319-474-5
Gaia(k): Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:Adina / Maila: Liburu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Lehen Hezkuntzako ikastetxeen antolakuntzaren inguruko deskribapen eta hausnarketaren emaitza da. Ikastetxeak gizartearen egitura garrantzitsuenetakoak direla kontuan hartuz, liburua gidatu duten galdera-eragileak honako hauek dira: zein da ikastetxearen esanahia? Zergatik eta nola antolatu behar da ikastetxe bat? Eraldaketarako aukerarik ematen al du? Eta, ziurrenik, garrantzitsuena: zertarako ikastetxe bat? Honi guztiari erantzuteko liburua bost kapitulutan antolatu da. Lehen kapituluak ikastetxearen esanahiari erantzuten dio. Ikastetxeak pertsonak gizartean bizitzeko prestatzen ditu, eta, gainerako erakundeak bezala, bere ezaugarri propioak ditu: bere oinarrizko elementuak eta kideak, ingurumena, hezkuntza-araudia, hezkuntza-helburu zehatzak eta aldaketarako ahalmena. Edonola ere, ikastetxearen egitura hezkuntza-sistemaren menpe dago, eta eskola mota desberdinek askotariko antolaketa-ereduak proposatzen dituzte. Bigarren kapituluan, hortaz, ikastetxearen inguru hurbila aztertzen da, hiru alderdi kontuan hartuta: ikastetxea komunitatean eta informazioaren gizartean, hezkuntza-sistema eta Hezkuntza sailburuordea eta Euskal Hezkuntza Sistemaren oinarrizko legedia eta dekretuak. Hirugarren kapituluan, eskola erakunde gisa ezaugarritzen da. Kapitulu horretan jorratzen dira, besteak beste, ikastetxeetako planifikazio instituzionalaren dokumentuak, baliabideak (pertsonalak, materialak eta funtzionalak) eta harremanak, elkarbizitzarekin eta parte hartzearekin lotutakoak. Laugarren kapitulua hezkuntza-berrikuntzari eta ebaluazioari buruzkoa da. Hezkuntza-berrikuntza ikastetxeko maila zehatz batean gertatuko den aldaketa modura ulertuta, eta ebaluazioa hezkuntza-prozesuak ulertzeko, hobetzeko, bai eta berrikuntza-prozesuak proposatzeko ere; hau da, erabakiak hartzeko ezinbesteko erreminta gisa. Azkenik, bosgarren kapituluak biltzen ditu ikastetxeak erakunde modura dituen erronkak. Horrela, aniztasunaren eta inklusioaren ereduak azaltzen dira. Aniztasunak ikasleen ezaugarri desberdinei egiten die erreferentzia (jatorri etnikoa, sexualitatea edo dibertsitate funtzionala), eta inklusioa aniztasunari erantzuteko oinarria litzateke.
Aleak
Item mota Uneko liburutegia Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa Monografia 371(460.15) PER leh Ale eskuragarriak EK24030147

Erreferentzia bibliografikoak jasotzen ditu

Liburu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Lehen Hezkuntzako ikastetxeen antolakuntzaren inguruko deskribapen eta hausnarketaren emaitza da. Ikastetxeak gizartearen egitura garrantzitsuenetakoak direla kontuan hartuz, liburua gidatu duten galdera-eragileak honako hauek dira: zein da ikastetxearen esanahia? Zergatik eta nola antolatu behar da ikastetxe bat? Eraldaketarako aukerarik ematen al du? Eta, ziurrenik, garrantzitsuena: zertarako ikastetxe bat? Honi guztiari erantzuteko liburua bost kapitulutan antolatu da.

Lehen kapituluak ikastetxearen esanahiari erantzuten dio. Ikastetxeak pertsonak gizartean bizitzeko prestatzen ditu, eta, gainerako erakundeak bezala, bere ezaugarri propioak ditu: bere oinarrizko elementuak eta kideak, ingurumena, hezkuntza-araudia, hezkuntza-helburu zehatzak eta aldaketarako ahalmena.

Edonola ere, ikastetxearen egitura hezkuntza-sistemaren menpe dago, eta eskola mota desberdinek askotariko antolaketa-ereduak proposatzen dituzte. Bigarren kapituluan, hortaz, ikastetxearen inguru hurbila aztertzen da, hiru alderdi kontuan hartuta: ikastetxea komunitatean eta informazioaren gizartean, hezkuntza-sistema eta Hezkuntza sailburuordea eta Euskal Hezkuntza Sistemaren oinarrizko legedia eta dekretuak.

Hirugarren kapituluan, eskola erakunde gisa ezaugarritzen da. Kapitulu horretan jorratzen dira, besteak beste, ikastetxeetako planifikazio instituzionalaren dokumentuak, baliabideak (pertsonalak, materialak eta funtzionalak) eta harremanak, elkarbizitzarekin eta parte hartzearekin lotutakoak.

Laugarren kapitulua hezkuntza-berrikuntzari eta ebaluazioari buruzkoa da. Hezkuntza-berrikuntza ikastetxeko maila zehatz batean gertatuko den aldaketa modura ulertuta, eta ebaluazioa hezkuntza-prozesuak ulertzeko, hobetzeko, bai eta berrikuntza-prozesuak proposatzeko ere; hau da, erabakiak hartzeko ezinbesteko erreminta gisa.

Azkenik, bosgarren kapituluak biltzen ditu ikastetxeak erakunde modura dituen erronkak. Horrela, aniztasunaren eta inklusioaren ereduak azaltzen dira. Aniztasunak ikasleen ezaugarri desberdinei egiten die erreferentzia (jatorri etnikoa, sexualitatea edo dibertsitate funtzionala), eta inklusioa aniztasunari erantzuteko oinarria litzateke.

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Local cover image
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com