Julien Vinsonen hegaldia : Saturno globo aerostatikoan Baionatik Iruñera, XIX. mendetik XXI.era / Patxi Zubizarreta
Material mota:
TestuaSerie(ak): Narrazioa (Alberdania) ; ; 128Publication details: Irun : Alberdania, 2019Edizioa: 1. argitDeskribapen fisikoa: 155 or. ; 21 cmISBN: - 978-84-9868-509-1
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Copia número | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Narratiba (Helduentzat) | N ZUB jul | Ale eskuragarriak | EK19050105 | |||
Inprimatuak osagarriak
|
Irale - E | Narratiba (Helduentzat) | N ZUB jul | EIL | Ale eskuragarriak | IRALE19050224 |
Munduan askok bezala, cool edo exotikoa -edo erotikoa- zitzaiolako, 2015ean Chiarak euskara ikasteari ekin zion Boloniako unibertsitateko Lingua e cultura baska departamentuan. Geroago, 2108an, lau asterako Hendaiara etorri zen, Euskal Herrira bere antzera etorritako euskalariei buruzko lan bat egitera. Julien Vinson (1843-1926) Chiarak zerrendan zuen izenetako bat zen: heterodoxoa, gorria, darwinista, euskararen heriotzaren iragarlea; ausarta ere bazen eta parte hartu zuen, Baionan, 1875eko martxoaren 29an egin zuten globo hegaldian. Bidaia gorabeheratsua suertatu zen eta Iruñean izan zuen nola-halako akabera, hain zuzen ere hiriburua karlistek setiatua zuten garai nahasian. Globozaleak susmagarriak gertatu ziren iruindarren artean -Cabrera jeneral karlistaren bake mezularitzat jo zituzten-, eta Saturno aerostatoaren helburua bera ere zalantzazkoa iruditu zitzaion Chiarari. Hala bada, bere asmo akademiko eta sentimentalak kasik detektibeskoak bilakatu ziren, zenbaitetan bertigoa eragiteraino. Julien Vinsonen hegaldia nobelak badu poesiatik -globo bat hegan poema bisual baten antzekoa da-, badu narratibatik eta historiatik -zein izan zen bidaiarien benetako helburua?-, badu folkloretik -denon baitan bizitza lokartu bat dago, besteak beste ipuin tradizionalen bitartez esna dezakeguna-, badu linguistikatik -hizkuntza bat ikasteak bi aldiz bizitzeko aukera eskaintzen du: beharbada horregaxetik izan ziren hain ugariak orduko bascologue edo euskalariak-. Simetrietan eta paralelismoetan aurrera, ipuinak eta garaiak txirikordatuz, hemen daukazu Saturno aerostatoa, zu igotzeko, goratzeko eta aireratzeko prest.
There are no comments on this title.