Julien Vinsonen hegaldia : Saturno globo aerostatikoan Baionatik Iruñera, XIX. mendetik XXI.era

Zubizarreta, Patxi

Julien Vinsonen hegaldia : Saturno globo aerostatikoan Baionatik Iruñera, XIX. mendetik XXI.era / Patxi Zubizarreta - 1. argit - Irun : Alberdania, 2019 - 155 or. ; 21 cm - Narrazioa (Alberdania) ; 128 . - Narrazioa (Alberdania) ; 128 .

Munduan askok bezala, cool edo exotikoa -edo erotikoa- zitzaiolako, 2015ean Chiarak euskara ikasteari ekin zion Boloniako unibertsitateko Lingua e cultura baska departamentuan. Geroago, 2108an, lau asterako Hendaiara etorri zen, Euskal Herrira bere antzera etorritako euskalariei buruzko lan bat egitera. Julien Vinson (1843-1926) Chiarak zerrendan zuen izenetako bat zen: heterodoxoa, gorria, darwinista, euskararen heriotzaren iragarlea; ausarta ere bazen eta parte hartu zuen, Baionan, 1875eko martxoaren 29an egin zuten globo hegaldian. Bidaia gorabeheratsua suertatu zen eta Iruñean izan zuen nola-halako akabera, hain zuzen ere hiriburua karlistek setiatua zuten garai nahasian. Globozaleak susmagarriak gertatu ziren iruindarren artean -Cabrera jeneral karlistaren bake mezularitzat jo zituzten-, eta Saturno aerostatoaren helburua bera ere zalantzazkoa iruditu zitzaion Chiarari. Hala bada, bere asmo akademiko eta sentimentalak kasik detektibeskoak bilakatu ziren, zenbaitetan bertigoa eragiteraino. Julien Vinsonen hegaldia nobelak badu poesiatik -globo bat hegan poema bisual baten antzekoa da-, badu narratibatik eta historiatik -zein izan zen bidaiarien benetako helburua?-, badu folkloretik -denon baitan bizitza lokartu bat dago, besteak beste ipuin tradizionalen bitartez esna dezakeguna-, badu linguistikatik -hizkuntza bat ikasteak bi aldiz bizitzeko aukera eskaintzen du: beharbada horregaxetik izan ziren hain ugariak orduko bascologue edo euskalariak-. Simetrietan eta paralelismoetan aurrera, ipuinak eta garaiak txirikordatuz, hemen daukazu Saturno aerostatoa, zu igotzeko, goratzeko eta aireratzeko prest.

978-84-9868-509-1


Helduentzako Literatura

821.361-31"19/20"
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com