Zoriontsu izateko gakoa = Caabi ngir am mbëkte

Zoriontsu izateko gakoa = Caabi ngir am mbëkte Caabi ngir am mbëkte / [jatorrizko testua, Macoumba Ndiaye Mbaye ; jatorrizko testuen zuzenketa eta ahotsa, Aboubacry Kane Diack ; testuen moldaketa eta ahotsa euskaraz, Yolanda Arrieta ; ilustrazioak, Enrique Morente] - Bilbo : Labayru Fundazioa, L.G. 2022 - 31 or. : kol. ir. ; 21 x 21 cm - Munduenea. Munduko ipuinen etxea (Labayru Fundazioa) . - Munduenea. Munduko ipuinen etxea (Labayru Fundazioa) .

Munduko ipuinen etxean hamar ipuin batzen dira, gure artean bizi diren hamar kultura ezberdinetako hiztunei jasota. Inguruko kultura eta hizkuntza aniztasunak dakarren aberastasuna ipuinen bidez erakustea da helburua. Bilduma 6-10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Ipuinak jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz daude, eta entzuteko zein irakurtzeko aukera dago. Honako hauek dira bilduman jasotzen diren hamar hizkuntzak: arabiera (Argelia), errumaniera, frantsesa, galegoa, katalana, portugesa, txinera, urdua (Pakistan), jorubera (Nigeria) eta wolofera (Senegal). 10 ipuineko sorta hau osatzeko Bizkaian bizi diren 10 kultura eta 10 hizkuntza desberdinetako barriemaileengana jo da. Horretarako Bizkaiko Foru Aldundiak egindako hizkuntzen mapan, hiztun gehien dituzten hizkuntzak aukeratu dira. Munduko 10 hizkuntzak identifikatu eta hiztunak bilatu eta gero, bakoitzari ipuin bat eskatu zitzaion. Kontakizunak euskarara itzuli eta adin tarte horretako umeentzako eredu egokira ekarri dira. Horretarako, jatorrizko testuak eta esaldiak moldatu, beren beregiko marrazkiak egin, eta maketazio txukuna eta deigarria landu dira. Ipuin hau Senegalen gehien hitz egiten den tokiko hizkuntzetako batean jaso dugu, woloferaz. Frantsesa hizkuntza ofiziala izanik, wolof hizkuntza eta kultura ahoz transmititu dira batez ere, eta ipuin hau dugu horren adibide. Senegalen ez ezik, Mauritaniako, Maliko eta Gambiako estatuetan ere hitz egiten da. Zer behar da zoriontsu izateko? Hori galdetu dio Senegaleko gazte batek aitari; eta honek, hitzez azaldu beharrean, ekintzez erakutsiko dio.

6-10 urte (urdina)


Testua euskaraz eta woloferaz

978-84-19063-12-0


Hizkuntza-aniztasuna
Kultura-aniztasuna


Senegal--Ipuinak


Haur eta Gazteentzako Literatura
Ipuinak
Baliabide digitalak
Audioak
Audio-liburuak
Podcastak

087.5:82-34
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com