000 04426nam a2200325 c 4500
001 00783777
003 Eima
005 20250906063734.0
008 151022s2023 sp e 000 1 baq d
017 _aD 919-2023
020 _a978-84-19570-16-1
040 _aEIMA Katalogoa
_bbaq
_cEIMA Katalogoa
041 1 _abaq
_hita
080 1 _a821.134.2(899)-1"19"
100 _aPasolini, Pier Paolo
_d(1922-1975)
_950769
245 1 0 _aPier Paolo Pasolini
_c/ Pier Paolo Pasolini ; itzulpena, Irene Hurtado de Saratxo Mendieta ; [hitzaurrea, Isabel Etxeberria Ramírez]
260 _aZarautz [etab.] :
_bSusa,
_cL.G. 2023
300 _a60 or. :
_c21 cm
490 1 _aMunduko poesia kaierak (Susa)
_v; 48
520 _a Diziplina anitzetan aritzen diren sortzaileen artean bi joera nagusi bereizi ohi dira: batzuek banaketa argia egiten dute diziplinen artean, modalitate bakoitza gai eta hurbiltze-modu berezituetarako gordeta; beste batzuek, aldiz, kezka berberez aritzeko baliatzen dituzte sormen-modalitate guztiak. Pasolini bigarren multzokoa dugu. Poeta, nobelagile, zinema-zuzendari, pentsalari, kazetari eta irudigile, poesia du bere sormen-lanen ernamuin eta helmuga. Pier Paolo Pasolini 1922an jaio zen Bolonian, Mussolinik lehen ministro kargua hartu zuen urtean. Zazpi urte zituela idatzi omen zituen bere lehen bertsoak, amak akuilatuta, eta harrezkero ia etenik gabe lotu zitzaion poesia idazteari, 1975ean hil zuten arte. 19 urte zituen lehen poema liburua kaleratu zuenean, oraindik bere haurtzaroko Friuli eskualdean bizi zela. Handik hamar urte eskasera Erromara alde egin zuen amarekin, Friulin itogarria bilakatzen ari zitzaion girotik ihesi. Erroman ekin zion narratiba idazteari (Kale gorriko umeak nobela, euskaraz Fernando Reyren itzulpenean irakur daitekeena, 1955ekoa da), baita urte gutxira filmak egiteari ere. 1960ko hamarkadan zinemaren munduan buru-belarri aritu zenean gutxiago argitaratu bazuen ere -20 film luze, labur eta dokumental inguru zuzendu zituen 15 urtean-, ez zion poemak idazteari utzi. Pasolinik bi hizkuntza erabili zituen bere poesia lanetan: amaren friulera, gaztetxo zela Casarsan ikasi zuena, batez ere gaztaroko poemetan; eta italiera, aitarekin lotzen zuena, gehienbat Erromara iritsi eta ondorengo lanetan. Hizkuntza-hautu horrekin batera, molde eta interesguneetan ere bilakaera bat hautematen da haren poesian: hasierako poemak lerro eta ahapaldi laburragokoak dira, herri literaturaren estilizaziotik hurbilago daude, eta nabariagoa da haietan Pasolini gaztetxotan liluratu zuen sinbolismoaren eragina. Erromara iristearekin batera, ordea, eta komunismoaren begiradak gidatuta, haren poesia errebalez, etxolaz, lan-buzo urdinez eta miseriaz beteko da, eta hats luzeagokoak izango dira hemendik aurrerako aleak. Pasoliniren poemak irakurtzea deserosoa da. Bere herrikideen erretratu gordin eta zintzoa aurkezten digu, enpatiatik idatzia baina aldi berean gupidagabea. Ezinegonak zeharkatzen du Pasoliniren poesia oro: desirak erretako gorputzean kabitu ezinik errekonozitzen du bere burua ("amaigabea dut amodio-gosea, / arimarik gabeko gorputzen amodioaz"), baita inguratzen duen gizartetik urrun ere ("beha nago gizon hauei: nirea / ez bezalako bizitza batean heziak, / hain bestelakoa den historia baten emaitza"). Gogorra da poetaren begirada -gogorra ala gogortua, ezin jakin-, kritikoa, exijentea, eta bakanak dira zerbait edo norbait onesteko baliatzen dituen uneak. Era berean, harrigarriro profetikoak dira poemetako batzuk, lotsatzerainoko gaurkotasuna duen Profezia, kasurako. Urriak izan dira orain arte Pasoliniren poesia euskaraz irakurtzeko izan ditugun aukerak: Iñigo Aranbarrik Gramsciren errautsak liburuko izen bereko poema luzea osorik euskaratu zuen, eta Bego Montoriok eta Joserra Utretxek itzulitako ale solteak ere badira. Orain, haren poesiaren argazki panoramikoa dugu esku artean, Irene Hurtado de Saratxo Mendietak ahots goraz irakurtzera gonbidatzen duen musikaltasunez bikain ekarria.
530 _aInterneten
655 0 _942163
_aHelduentzako Literatura
655 0 _aBaliabide digitalak
_947236
655 0 _aPoesia
_953433
700 _aHurtado de Saratxo, Irene
_949423
700 1 _aEtxeberria Ramírez, Isabel
_91148
830 1 _aMunduko poesia kaierak (Susa)
_v; 48
_935980
856 _zLiburuaren bertsio digitala (Susa)
_uhttps://susa-literatura.eus/liburuak/mkai48
942 _cI-2
_2ddc
_n0
999 _c61728
_d61728