000 04531nam a2200409 c 4500
999 _c45802
_d45802
001 01008870
003 ES-VgaRLPE
005 20250906063101.0
007 cr |||||||||||
008 160913s2012 sp fsm 000 0 baq c
017 _aBI 1042-2012
020 _a9788498606805
035 _a(OCoLC)971787426
040 _aO1000
_bbaq
_cELS
_dEIMA Katalogoa
080 1 _a821.361Eleizegi Maiz, Katalina1.07(043.2)(0.034)
080 1 _a305-055.2(0:82)(043.2)(0.034)
100 1 _aAlvarez Uria, Amaia
_96367
245 1 0 _aGenero eta nazio identitateak Katalina Eleizegiren antzezlanetan
_h[Doktore-Tesia] [Interneteko baliabidea]
_c / Amaia Alvarez Uria ; zuzendaria, Mari Jose Olaziregi Alustiza
256 _aDatuak
260 _aGasteiz
_b : Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua,
_c, L.G. 2012
300 _a386 or.
_b : kol. ; PDF
502 _aTesia--Euskal Herriko Unibertsitatea, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila
504 _aBibliografia
516 _aTestua
520 _aDoktorego tesi honen helburua Katalina Eleizegiren antzezlanetako euskal emakumearen irudiak aztertzea da eta XX. mendeko, bere garaiko, irudikapen femenino hegemonikoekin konparatzea. Bere pertsonaia femeninoen bidez genero eta nazio identitateen mugak nola gainditzen dituen ikusiko dugu eta hori desberdindu ditugun bi garaitan aztertuko dugu: Nazioaren ohorez eta Autoexilioa. Lehen garaian Donostian bizi izan zen, familaren etxean, eta lehiaketa literarioak irabazi zituen bere lehen hiru antzezlanekin, honen ondorioz antzeztu eta argitaratu zituzten. Bere pertsonaia nagusiak arketipo manikeo izatetik urrun daude, emakumeen dualtasunak irudikatzen dituzte Gilbert eta Gubar ikertzaileen The madwoman in the attic lanari jarraiki. Hau eginez, protagonistaren irudia osatzen zuen, emakume eredugarria (tradizionala, bertutetsua eta kristaua), kanonetik irteten ziren beste emakume batzuekin: sorginak, pobreak, zaharrak edo pinpirinak. Bere drama historikoak xede abertzale eta kristauarekin idazten zituen, euskal nazioaren iraganaren, tradizioaren eta historiaren eraikuntzan parte hartuz. Bigarren garaian Lizarrara joan zen bakarrik bizitzera eta ez zen ia irteten bere gelatik. Urte hauetan ez zuen antzezlanik aurkeztu lehiaketetan, eta beraz, ez ziren argitara eman orduan idatzitakoak. Haietako bat izan zen Katalina Erausoren bizitzan oinarrituta idatzi zuen drama historikoa aztertu dugu, (Erauso Kateriñe izenburua ipini zion moja-soldadua izan zenari buruzko antzezlanari). Garai horretan ohikoa zen emakume idealaren irudia zentrotik mugitu zuen pertsonaia historiko honen hautua egitean. Hau eginez alde batetik ordura arte euskal kulturan baztertuta zegoen erreferentzia historikoa berreskuratu zuen eta bestetik "euskal emakume" izateko beste era bat proposatu zuen, hau da, genero eta nazio identitateak bestela bizitzeko modu desberdinak daudela ikusarazi zuen, agentziazio, autonomia eta autoritate ez-ohiko eredu bat eman zien 1960ko hamarkadako ikusentzule euskaldunei. Hortaz, gorputza bizitzeko modu desberdinak erakutsi zituen pertsonaia transgenero bat emanez (bestela esanda, pertsonaia ez-arauemailea) eta trantsizioa aurkeztu zigun norbanakoaren zoriona eta askatasuna lortzeko bide gisa. Euskal emakumeen historian zeharreko ohitura eta usadioak ezagutarazi zituen emakumeak euskal tradizioan eta kulturan kokatuz (tradizo zenbaiten ondorio kaltegarriak ezkutatu gabe). Eta emakumeen arteko adiskidetasunari ere tarte bat egin zion balore positibo gisa, eta maitasunaren alde pasionalari sufrimendu iturri eta zama gisa emakumeentzat. Honekin guztiarekin bere antzezlan eta pertsonaiekin erresistentzia egin zion euskal emakumearen eredu hegemonikoari, marimutil estigmari ere aurre egin zion eta auzitan jarri zituen binarismoa eta diskriminazio generiko-sexuala.
546 _atestua, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez
600 1 4 _aEleizegi Maiz, Katalina
_d(1889-1963)
_943137
610 2 4 _942937
_aUniversidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
_xTesi eta disertazio akademikoak
650 0 _aEmakumeak
_xLiteraturan
_933488
655 0 _949572
_aDoktorego-tesiak
655 0 _aBaliabide digitalak
_947236
655 0 _942164
_aMonografiak
700 1 _aOlaziregi, Mari Jose
_9118
856 _uhttps://www.inguma.eus/
_zJoan Ingumaren webgunera 
856 _uhttp://www.euskara.euskadi.net/appcont/tesisDoctoral/PDFak/Amaia_Alvarez_TESIA.pdf
_zJoan material honetara
942 _2ddc
_cS-2
_n0