Zazpikiak bat / komikiak, Amane Apalategi Telleria ... [et al.] ; azala, Alots Arregi
Material mota:
TestuaSerie(ak): Geuretik sortuak (Udalbiltza) | Geuretik sortuak (Udalbiltza)Publication details: [S.l.] : Udalbiltza, L.G. 2025Deskribapen fisikoa: 154 or. . kol. ir. ; 27 cmISBN: - 978-84-19053-06-0
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Komikia | K zaz | Ale eskuragarriak | EK25110084 |
Neskato onak / Uxue Bereziartua Lonbide. Zeruaren erdian / Usue Egia. Bi zakur / Hankabako (Patrizia Etxegarai).. Gastronomika / Gaston (Asier Iturralde Gonzalez de Alaiza).. Legez kanpo / Eñaut Aiartzaguena Bravo. Begi hütsez ezin ikusi / Eneritz Ibarra Azpeitia. Euskara eta gu / Amane Apalategi Telleria.
Zazpi dira Euskal Herriko lurraldeak; hamaika, ordea, bere baitan topa daitezkeen errealitate eta istorioak. Udalbiltzako "Geuretik sortuak" proiektuak errealitate horiek bildu ea arte forman gizarteratzen laguntzeko helburua du; horixe egiten dute, hain zuzen, komiki-bilduma honetan topatuko dituzuen zazpi istoriek.
Euskal Herriaren zazpiki dira, kasu honetan, Eñaut Aiartzaguena, Amane Apalategi, Uxue Bereziartua, Usue Egia, Hankabako, Eneritz Ibarra eta Gaston. Bakoitzak gure herriko gune ezbedin batean oinarrituta garatu du istorioa. Aiartzaguenak Etxarri-Aranatzen eta Ataunen arteko gerra garaiko estraperloa irudikatu du; Apalategik, halaber, Hernaniko zenbait herritarrek euskararekiko duten harremana; Bereziartuak Larraun, Betelu, Araitz eta Lekunberriko "Neskato onak" irudikatu ditu; Egiak, Legorretatik, bi txoriren bidez herri batean arautik irteteak dakarrena, Hankabakok, bestalde, Ziortza-Bolibarko etxe alokatua utzi behar duen emakume baten gorabeherak; Ibarrak Atharratzeko hormetan topatutako mezu misteriotsu batzuetatik tiraka kontatu du istorioa; Gastonek, azkenik, Mutrikuko gida gastronomiko bat ondu du. Geuretik geurea kontatzeko zazpi modu; hona hemen, "Zazpikiak bat!".
There are no comments on this title.