Klima aldaketari buruzko material didaktikoen katalogoa / [egileak, Iratxe Rubio Benito del Valle ... et al.]
Material mota:
TestuaPublication details: [Vigo] : Mareira Bizi S. Coop. Galega, 2025Deskribapen fisikoa: 51 or. : kol. ir. ; PDFISBN: - 978-84-09-45786-1
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Oharrak | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Batxilergoa | INTERNETEKO BALIABIDEA | Ale eskuragarriak | EK25100025 |
Dokumentu hau "Basque Centre for Climate Change (BC3) - Klima Aldaketa Ikergai zentroak" garatutako jarduera didaktikoen katalogo bat da. Katalogoa bere ikerketa lerroekin lotutako 10 ekintzek osatzen dute, eta batxilergoko irakasleei eta batxilergoan klima-aldaketaren zientziarekin zerikusia duten hainbat gairi buruzko ikasketa-saioak antolatu nahi dituzten ikertzaileei zuzenduta dago.
Eusko Jaurlaritzak hezkuntza-sistema hobetzeko sortutako Heziberri 2020 Planaren bigarren proiektuari dagokion Batxilergoko Curriculumean, batxilergoko ikasleek ikasketak bukatzen duten profil orokorra zehazten da. Profil horrek eskuratutako gaitasun orokorrak, zeharkakoak zein espezifikoak, biltzen ditu. Horrela, ondoren proposatzen den materiala aipatutako gaitasunak garatzen laguntzen duen hezkuntza-baliabide bat da, eta, beraz, batxilergoko ikasleek beren ikaskuntza-ikasketa prozesuaren amaieran lortu beharreko profil orokorra sustatzen du. Katalogoan zehar garatutako tresna didaktikoak gaitasun horietan sakontzen du klima-aldaketaren gaiaren bidez, eta funtsezko gaietan sakontzen du, besteak beste, hurrengoetan: klima-aldaketaren kontrako borroka, ekintzailetza arduratsuaren sustapena, gizartearen kontzientziazioa, garapen jasangarria eta ekonomia zirkularra. Aldi berean, ikerketaren eta metodo zientifikoen garrantzia azpimarratzen du. Gainera, garatzeko proposatutako jarduerak metodologia aktiboetan
oinarrituta daude, ikasketa konstruktibora eta ikasleriaren gaitasun metakognitiboen garapenera bideratuta, bai eguneroko bizitzan bai praktika profesionalean.
Batxilergoa
Katalogo hau bikaintasunaren Maria de Maeztu 2018-2022 akreditazioak bermatzen du, eta MCIN/AEI/10.13039/501100011033/ laguntzen eta Eusko Jaurlaritzaren BERC 2022-2025 programaren bidez finantzatuta dago.
There are no comments on this title.