Kateriñe : gerra-aztarna, bizi-taupada / [testua] Maitena Illarramendi ; [ilustrazioak] Iñigo Sarasola
Material mota:
TestuaSerie(ak): Komikiak (Erein) | Komikiak (Erein)Publication details: Donostia : Erein, 2025Edizioa: 1. argitDeskribapen fisikoa: 122 or. : kol. ir. ; 32 cmISBN: - 978-84-1093-064-3
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Komikia | K ILL kat | Ale eskuragarriak | EK25090050 |
Espainiako Gerra Zibilak eragindako suntsipenaren lekuko izan zen Kateriñe Letamendi tolosarra. Tropa frankisten bonbetatik eta mehatxuetatik ihes egin behar izan zuen. Kaosaren erdian, egunerokoa izan zuen babesleku; sufrimenduz eta oroitzapenez betetako bitakora bat. Komiki hau haren ihesaldiaren eta biziraupenaren testigantza da. Kateriñek eskuizkribu batean aspaldian bildutakoak eskaintzen dizkigu orain haren bilobak, Maitena Illarramendik, liburu honetan: Illarramendik egokitu du testua, Iñigo Sarasolak eman dizkie forma eta kolorea protagonistaren oroitzapenei, eta, bion artean, kontakizun sakon hunkigarria sortu digute.
Hil aurretik, Kateriñek hauxe idatzi zuen: «Nire errautsek hegan egitea nahi dut, gure familiaren sustraiak dauden lurreko basoetan. Zorte apur batekin, zuhaitz bihurtuko naiz eta txoriek nire adarren gainean abestuko dute. Eta leku horretatik zainduko zaituztet, kandela piztuta, beti egin dudan bezala».
Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntza jaso du.
There are no comments on this title.