Local cover image
Local cover image
Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Psikomotrizitatea / koordinatzailea, Alvaro Beñaran Aranzabal (terapeuta eta Luzaro psikomotrizitate taldeko kidea) ; erredakzioaren ardura, Hik hasi , artikuluen egileak, Luzaro ... [et al.]

Kolaboratzailea(k):Material mota:TestuaTestuaSerie(ak): EIMA 1 (2018ko deialdia) | Ale monografikoa (Hik hasi) ; ; 31Publication details: Donostia : Xangorin ; Bergara : Luzaro, L.G. 2017Deskribapen fisikoa: 63 or. : z.-b. argk. ; 24 cmISBN:
  • 978-84-944746-6-8
Gaia(k): Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:Adina / Maila: Sokatik zintzilikatzea, eskalatzea, zabuetan kulunkan, ezkutaketan, lurrean itzulipurdika ibiltzea; auto-gidari, super-heroi edo mediku bihurtzea; dorreak, etxeak, txabolak eraikitzea; marrazkiak egitea, eta ipuinak asmatzea... hori guztia da psikomotrizitatea, mugimendua baitago jarduera horietan guztietan, bai eta fisikoki zein psikologikoki heltzen ari den haur bat ere. Psikomotrizitatearen aitak, Bernard Aucouturierrek, modu sinple batean esateko, “mugimenduaren eta psikismoaren arteko erlazioa azaltzen duen termino gisa” hartzen du psikomotrizitatea: “Haurraren garapen psikologikoa gorputzaren mugimenduaren bitartez gauzatzen dela adierazten du psikomotrizitateak”. Haurraren garapena, ongizatea, nortasuna, askatasuna, ahalbidetzeko mamituriko ikusmolde horren sorburua 68ko maiatzeko askatasun nahiekin lotzen du pedagogia berritzaileak. Ordutik, euria egin du. Eta hitzetan bezala, saltogelak, psikomotrizitateak, gure eskoletako espazioetan eta denboretan tartea hartu du. Baina, jakintza kognitiboaren aurrean, aski garrantzia ematen al zaio gure hezkuntza-proposamenetan psikomotrizitate-jardunari? Balia dezagun psikomotrizitatea. Prebentzioan, ongizatean, izatean, nortasunean, garapenean, harremanetan, etabar luze batean laguntzen dio psikomotrizitatejardunak haurrari. Gorputzaren bidez, jolasaren bidez, mugimenduaren bidez baina beti PLAZERETIK... heltzen laguntzen dio psikomotrizitateak, zailtasunei aurre egiten, erronkak gainditzen. Baina horretarako, aski prestaturiko bidelaguna behar du ondoan haurrak, aski prestaturiko hezitzailea: “Heldutasun psikologikoan mailaz maila aurrera egiten lagundu diezaieke haurrei [psikomostrizistak] —Aucouturierrek dioen eran—, haien ekintzen eta jolasen bidez, gogoetarako gaitasuna eta pentsatzeko gaitasuna gara ditzaten, haurren espontaneotasun horretatik abiatuta”. Alvaro Beñaranek koordinaturiko liburuxka; batetik, psikomotrizitatera gerturatzeko —haurra bere osotasunean gorputz eta psike gisa ikusteko eta haurren garapenari, ongizateari eta harremanei psikomotrizitate-jardunak egiten dien mesedeaz jabetzeko— prestatu dugu; eta, bestetik, bidelagun apropos izateko hezitzailearentzat. Balia dezagun, ongi, psikomotrizitatea.
Aleak
Item mota Uneko liburutegia Material mota Katalogo zenbakia Copia número Statusa Oharrak Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa Monografia I ALD 31 30 17 Ale eskuragarriak EK17110178
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa Monografia I ALD 31 30 17 Ale eskuragarriak EK17110179
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Irale - E Monografia HEZK psi EIL Ale eskuragarriak IRALE18010188

Sokatik zintzilikatzea, eskalatzea, zabuetan kulunkan, ezkutaketan, lurrean itzulipurdika ibiltzea; auto-gidari, super-heroi edo mediku bihurtzea; dorreak,
etxeak, txabolak eraikitzea; marrazkiak egitea, eta ipuinak asmatzea... hori guztia da psikomotrizitatea, mugimendua baitago jarduera horietan guztietan,
bai eta fisikoki zein psikologikoki heltzen ari den haur bat ere. Psikomotrizitatearen aitak, Bernard Aucouturierrek, modu sinple batean esateko, “mugimenduaren eta psikismoaren arteko erlazioa azaltzen duen termino gisa” hartzen du psikomotrizitatea: “Haurraren garapen psikologikoa gorputzaren mugimenduaren bitartez gauzatzen dela adierazten du psikomotrizitateak”. Haurraren garapena, ongizatea, nortasuna, askatasuna, ahalbidetzeko mamituriko ikusmolde horren sorburua 68ko maiatzeko askatasun nahiekin lotzen du pedagogia berritzaileak. Ordutik, euria egin du. Eta hitzetan bezala, saltogelak, psikomotrizitateak, gure eskoletako espazioetan eta denboretan tartea hartu du. Baina, jakintza kognitiboaren aurrean,
aski garrantzia ematen al zaio gure hezkuntza-proposamenetan psikomotrizitate-jardunari? Balia dezagun psikomotrizitatea. Prebentzioan, ongizatean,
izatean, nortasunean, garapenean, harremanetan, etabar luze batean laguntzen dio psikomotrizitatejardunak haurrari. Gorputzaren bidez, jolasaren bidez, mugimenduaren bidez baina beti PLAZERETIK... heltzen laguntzen dio psikomotrizitateak, zailtasunei aurre egiten, erronkak gainditzen. Baina horretarako, aski prestaturiko bidelaguna behar du ondoan haurrak, aski prestaturiko hezitzailea: “Heldutasun psikologikoan mailaz maila aurrera egiten
lagundu diezaieke haurrei [psikomostrizistak] —Aucouturierrek dioen eran—, haien ekintzen eta jolasen bidez, gogoetarako gaitasuna eta pentsatzeko gaitasuna gara ditzaten, haurren espontaneotasun horretatik abiatuta”. Alvaro Beñaranek koordinaturiko liburuxka; batetik, psikomotrizitatera gerturatzeko —haurra bere osotasunean gorputz eta psike gisa ikusteko eta haurren garapenari, ongizateari eta harremanei psikomotrizitate-jardunak egiten dien mesedeaz jabetzeko— prestatu dugu; eta, bestetik, bidelagun apropos izateko hezitzailearentzat. Balia dezagun, ongi, psikomotrizitatea.

Ikasmaterial honek Hezkuntza Sailaren dirulaguntza jaso du (EIMA 1, 2018ko deialdia)

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Local cover image
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com