Local cover image
Local cover image
Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Pedagogo sortzaileak teorien iturburu / koordinatzaileak, Irene Lopez-Goñi, Arantxa Uribe-Etxebarria ; erredakzio arduraduna, Ainhoa Azpiroz ; artikuluen egileak, Gloria Agirrebeitia... [et al.]

Kolaboratzailea(k):Material mota:TestuaTestuaSerie(ak): Ale monografikoa (Hik hasi) ; ; 17Publication details: Donostia : Xangorin, 2005Deskribapen fisikoa: 150 or. : z.-b. argk. ; 24 cmISBN:
  • 84-934097-3-1
Gaia(k): Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:Adina / Maila: Gaur egungo pedagogian eragina duten pentsamenduak eta mugimenduak aztertzen hasita, bere osotasunean antzematen zaila déla ondorioztatu behar dugu, asko baitira. Eragin horiek sailkatzen hasten bagara, hainbat irizpideren arabera burutu dezakegu lana: pedagogoen lekutze geografikoaren arabera, sorkuntza urtearen arabera, iturri epistemologikoaren arabera (psikologia, biología, medikuntza, pedagogía, sozíologia), kontzeptualízazio teoríkoaren arabera... Azkeneko hori izan zen Hik Hasik bere “Teoriak” atalean atera ziren autoreen lanak sailkatzeko erabili zuen irizpidea (Hik Hasi 41-59 zenbakiak, 1999-2001). Helburua sinplea bezain garrantzitsua zen: hezkuntzako eguneroko praktikan eragina izan duten eta oraindik ere duten autoreen ideia pedagogiko nagusiak ezagutzea, eta baita ere praktikan izan duten eraginaren eta esperientzia errealen berri ematea. Badakigu autore horietako bakoitzari buruzko liburu asko daudela eta eurek idatzitako beste mordoska bat ere baí. Baina guk beste zerbait nahi genuen: autore bakoitzaren ideia nagusiak laupabost orrialdetan laburbiltzea modu ulerterrazean eta labur bezain garbi. Eta hortik aurrera, sakondu nahi duenak beti du bibliografía erreferentzietara jotzeko aukera. Hórrela, bi ikasturtetan zehar 19 artikulu argitaratu ziren. Orain, lan haiek denak liburu bakar batean bildu nahi izan ditugu. Ez dugu artikulu haietara soilik mugatu nahi izan, ordea. Gaur egungo pedagogian interesgarriak izan daitezkeen pedagogo eta autore gehiago badira, eta horiek ere gehitu nahi izan ditugu. Horrek ez du esan nahi denak sartu ditugunik, gehiago ere egon badaudelako. Halere, eragin eta itzal handiena izan dutenak hemen daudela uste dugu. Korronte pedagogikoen araberako sailkapena egin dugu, bakoitzaren ideiak eta testuingurua ulertzeko modurik errazena izango delakoan, beti ere sailkapen itxia ez déla eta gehiago egin daitezkeela jakitun ízanik. Liburua ideia orokorrak jasotzeko eta eguneroko lanean lagungarri izateko baliagarri izango delakoan gaude. Tresna edo material gisa, lanean ari zaren hizkuntza horretan bertan eskaintzen dizugu, euskaraz, Hik Hasiren filosofiari eta lan ildoari jarraiki. Gure eskerrik zintzoenak eman nahi dizkiogu prozesu honen guztiaren iturburu izan den Irene Lopez-Goñiri. Benetan estimatzen dugu hasiera-hasieratik agertu duen prestutasuna eta laguntza agortezina. Irenerekin batera liburu hau koordinatzen jardun den Arantxa Uribe-Etxebarriaren laguntza ere funtsezkoa , izan da lan osatuago eta txukunago bat egite aldera. Eta nola ez, autoreen artikuluak egin dituztenei ere gure eskerrik beroenak. Zuen ahaleginaren emaitza da liburu hau.
Aleak
Item mota Uneko liburutegia Material mota Katalogo zenbakia Statusa Oharrak Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa Aldizkariak I ALD MON 30 05 Ale eskuragarriak 1009249
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa Aldizkariak I ALD MON 30 05 Ale eskuragarriak 1005096

Gaur egungo pedagogian eragina duten pentsamenduak eta mugimenduak aztertzen hasita, bere osotasunean antzematen zaila déla ondorioztatu behar dugu, asko baitira. Eragin horiek sailkatzen hasten bagara, hainbat irizpideren arabera burutu dezakegu lana: pedagogoen lekutze geografikoaren arabera, sorkuntza urtearen arabera, iturri epistemologikoaren arabera (psikologia, biología, medikuntza, pedagogía, sozíologia), kontzeptualízazio teoríkoaren arabera... Azkeneko hori izan zen Hik Hasik bere “Teoriak” atalean atera ziren autoreen lanak sailkatzeko erabili zuen irizpidea (Hik Hasi 41-59 zenbakiak, 1999-2001). Helburua sinplea bezain garrantzitsua zen: hezkuntzako eguneroko praktikan eragina izan duten eta oraindik ere duten autoreen ideia pedagogiko nagusiak ezagutzea, eta baita ere praktikan izan duten eraginaren eta esperientzia errealen berri ematea. Badakigu autore horietako bakoitzari buruzko liburu asko daudela eta eurek idatzitako beste mordoska bat ere baí. Baina guk beste zerbait nahi genuen: autore
bakoitzaren ideia nagusiak laupabost orrialdetan laburbiltzea modu ulerterrazean eta labur bezain garbi. Eta hortik aurrera, sakondu nahi duenak beti du bibliografía erreferentzietara jotzeko aukera. Hórrela, bi ikasturtetan zehar 19 artikulu argitaratu ziren. Orain, lan haiek denak liburu bakar batean bildu nahi izan ditugu. Ez dugu artikulu haietara soilik mugatu nahi izan, ordea. Gaur egungo pedagogian interesgarriak izan daitezkeen pedagogo eta autore gehiago badira, eta horiek ere gehitu nahi izan ditugu. Horrek ez du esan nahi denak sartu ditugunik, gehiago ere egon badaudelako. Halere, eragin eta itzal handiena izan dutenak hemen daudela uste dugu. Korronte pedagogikoen araberako sailkapena egin dugu, bakoitzaren ideiak eta testuingurua ulertzeko modurik errazena izango delakoan, beti ere sailkapen itxia ez déla eta gehiago egin daitezkeela jakitun ízanik. Liburua ideia orokorrak jasotzeko eta eguneroko lanean lagungarri izateko baliagarri izango delakoan gaude. Tresna edo material gisa, lanean ari zaren hizkuntza horretan bertan eskaintzen dizugu, euskaraz, Hik Hasiren filosofiari eta lan ildoari jarraiki. Gure eskerrik zintzoenak eman nahi dizkiogu prozesu honen guztiaren iturburu izan den Irene Lopez-Goñiri. Benetan estimatzen dugu hasiera-hasieratik agertu duen prestutasuna eta laguntza agortezina. Irenerekin batera liburu hau koordinatzen jardun den Arantxa Uribe-Etxebarriaren laguntza ere funtsezkoa , izan da lan osatuago eta txukunago bat egite aldera.
Eta nola ez, autoreen artikuluak egin dituztenei ere gure eskerrik beroenak. Zuen ahaleginaren emaitza da liburu hau.

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Local cover image
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com