Local cover image
Local cover image
Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Bizi bihotzak eztanda egin arte! / Aloña Erauskin

Nork:Material mota:TestuaTestuaPublication details: [S.l.] : Zorrotz, 2024Edizioa: 1. argitDeskribapen fisikoa: 89 or. ; z.-b. argk. ; 22 cmISBN:
  • 978-84-09-66023-0
Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:Adina / Maila: Kardiopatia batekin jaio zen Aloña Erauskin, eta horixe hartu du oinarri "Bizi bihotzak eztanda egin arte" liburua idazteko. Duela bi urte bihotzak eztanda egin zion; taupadak azkarregi zihoazen. Gelditu egin behar izan zioten, eta berriz martxan jarri. Lanerako ezintasuna dauka, erretiroa hartu du. 1999ko martxoaren 24an nire amak bizitzeko oparia egin zidanetik, zezena aurrez aurre izan dut, nolabait zuk ulertzearren, sarritan sentitu naiz Tolosako zezen plazaren erdian biluzik, beldurtuta, urduri eta desafiatzaile. Etengabeko borroka bat izan da gaur arte bizi izan dudana, baina beti jakin dut egoera zailenen zergatia ulertzen, honen inguruan hausnartzen eta noski arrakastatsu ateratzen. Ezaugarri hauek dira gaur gaurkoz oraindik nigan dirautenak, zorionez ez ditut bidean galdu. Halaber, 2022ko azaroaren 7aren aurretik askoz ezaugarri panpoxo gehiago zerrenda nitzakeen, besteak beste, gizarte honek superwomen moduan ezagutzera eramaten duen emakume garaiezina nintzen. Gaur nekatuta nago, hogei eta bost urte motz eta aldi berean luze hauetan bizitzako egoera muturrenak, garratzenak ezagutu ditudalako. Esango nuke normala dela zenbaitetan haserre, nazkatuta, triste zein deseroso sentitzea. Horregatik, emozio guztiak mahai gainera ateratzeagatik, ekin diot bide honi, pieza guztiak txukunduta, nortasun garaiezin eta batez ere garden bat erakitzekotan. Hori naiz ni, Aloña Erauskin Mendizabal (@aloederr) sortzetiko kardiopatia bat duen emakume gaztea. Irrikitan nago bizipen honi hasiera emateko, nigatik, niretzat eta zergatik ez, nire egoera berdinean haurtzerotik gaixotasunen bat pairatzen duen edonori laguntzekotan.
Aleak
Item mota Uneko liburutegia Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa Narratiba (Helduentzat) N ERA biz Ale eskuragarriak EK24110124

Kardiopatia batekin jaio zen Aloña Erauskin, eta horixe hartu du oinarri "Bizi bihotzak eztanda egin arte" liburua idazteko. Duela bi urte bihotzak eztanda egin zion; taupadak azkarregi zihoazen. Gelditu egin behar izan zioten, eta berriz martxan jarri. Lanerako ezintasuna dauka, erretiroa hartu du.
1999ko martxoaren 24an nire amak bizitzeko oparia egin zidanetik, zezena aurrez aurre izan dut, nolabait zuk ulertzearren, sarritan sentitu naiz Tolosako zezen plazaren erdian biluzik, beldurtuta, urduri eta desafiatzaile. Etengabeko borroka bat izan da gaur arte bizi izan dudana, baina beti jakin dut egoera zailenen zergatia ulertzen, honen inguruan hausnartzen eta noski arrakastatsu ateratzen. Ezaugarri hauek dira gaur gaurkoz oraindik nigan dirautenak, zorionez ez ditut bidean galdu.

Halaber, 2022ko azaroaren 7aren aurretik askoz ezaugarri panpoxo gehiago zerrenda nitzakeen, besteak beste, gizarte honek superwomen moduan ezagutzera eramaten duen emakume garaiezina nintzen. Gaur nekatuta nago, hogei eta bost urte motz eta aldi berean luze hauetan bizitzako egoera muturrenak, garratzenak ezagutu ditudalako. Esango nuke normala dela zenbaitetan haserre, nazkatuta, triste zein deseroso sentitzea. Horregatik, emozio guztiak mahai gainera ateratzeagatik, ekin diot bide honi, pieza guztiak txukunduta, nortasun garaiezin eta batez ere garden bat erakitzekotan.

Hori naiz ni, Aloña Erauskin Mendizabal (@aloederr) sortzetiko kardiopatia bat duen emakume gaztea. Irrikitan nago bizipen honi hasiera emateko, nigatik, niretzat eta zergatik ez, nire egoera berdinean haurtzerotik gaixotasunen bat pairatzen duen edonori laguntzekotan.

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Local cover image
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com