Rock & Klik! Euskal Herrian / Ikor Kotx
Material mota:
TestuaHizkuntza: baq , Spanish Serie(ak): Kajoitxu baltza ; ; 1Publication details: Soraluze : Gaztelupeko Hotsak, L.G. 2006Deskribapen fisikoa: [144] or. : batez ere z.-b. eta kol. argk. ; 21 cmISBN: - 84-934755-8-0
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Monografia | 77Kotx KOT roc | Ale eskuragarriak | EK19090126 |
Kajoitxu Baltzak Euskal Herrian kaleratu den lehenengo rock argazki bilduma aurkezten dizue. 80ko hamarkada bukaeratik gaur egunera arte egindako argazkiak dira. Musika taldeen eta musikarien argazkiak guztiak, gehienak zuzenekoetan egindakoak, guztiak Ikor Kotxen begiak eta pultsuak aukeratu, eta betirako izoztuta gelditu diren momentuak, errepikaezinak. Momentu lazgarri, hunkigarri horiek erretinan gordeta baleude bezala, orrialde hauetan irauli ditu egileak. Euskal Herriko musikagintzaren historian ezinbestekoak diren talde asko harrapatu ditu Jon Urbe argazkilariak: txikiak, handiak, ibilbide luzekoak, iraupen laburrekoak, iraunkorrak, ahaztezinak Horrez gain, gure lurrak, eszenatokiak eta ikusleen berotasuna dastatu dituzten hainbat atzerritarren bisitak ere haiei batu dizkie. Lan honek ez du Euskal Herriko musikagintza guztia argazkietan batu nahi, ez du hori helburu, baina ekimenez hain aberatsa den herrialde honetako eszenatokietan azken 18 urteotan gertatutakoaren lekuko garrantzitsua da. Horren baitan, diziplina garrantzitsu horretan Euskal Herriak eman dituen musikari karismatikoetako asko ere klik horrek harrapatu ditu, bere saltsan, bere mozorroan, bere keinuan, bere esentzian. Liburu honekin, Kajoitxu Baltza argazkiak jasoko dituen bilduma berriari hasiera eman nahi diogu. Izena, Indalezio Ojanguren, Eibarko argazkilari ospetsuaren omenez, berari esker hobeto ezagutzen baitugu iragana.
Testuak euskaraz eta gaztelaniaz
There are no comments on this title.