Subjektibitatea nobelagintzan : Stephen Crane-ren "The Red Badge of Courage" / egilea, Laura Mintegi ; zuzendaria, Nikolas Xamardo Gonzalez, [Interneteko baliabidea]
Material mota:
TestuaPublication details: ; Euskal Herriko Unibertsitatea 1999Deskribapen fisikoa: 454 or. PDF artxiboaISBN: - 978-84-8438-149-5
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Monografia | INTERNETEKO BALIABIDEA | Ale eskuragarriak | EK18040044 |
Tesi honen gaia Stephen Crane-ren nobela baten azterketa da funtsean, "The Red Badge of Courage" nobelaren azterketa hain zuzen. Nobela hori, subjektibitatearen ikuspuntutik begiratuta funtsezkoa da, bertan agertzen baita ezohiko egoera batean egonik, indibiduoak jasaten dituen presioekiko erantzuna; beraren egitura subjektiboaren (imajinarioaren) apurketa eta desintegrazioa; errealaren bidez (egoera apurtzailearen bidez) imajinario berri baten berrosaketa, eta, azkenik, subjektibazioaren prozeduraren osaketa, azalezinezko une batean subjektu berria sortuz. Helburua, beste modu batera esanda, prozesu subjektiboaren une horren azalpena egitea da, edo hobeto esanda, azaltzeko saioa egitea. Kanpotiko arazoak direla medio (gertaera pertsonala, ezbeharra, gerra...) subjektua desegin egiten denean, hau da, desubjektibazio-prozesu bat ezagutzen duenean, konfigurazio berria sortarazi behar du berriz ere, eta bere arlo imajinarioa berrosatu. Tesi honen nahia prozesu osoaren azalpena egitea da, angustiatik kuraiaraino doan bidea agerian jartzea, literaturak eskaintzen digun adibide praktiko baten bidez: Stephen Crane-ren nobelan argiro azaltzen baita subjektibazio-prozesu osoa. Helburua lortzeko, lagungarri ditugu filosofia eta psikoanalisia. Zientzia biek agerian ipini dute zein diren subjektibazio-prozesu horretan parte hartzen duten barne-mekanismoak, neurgarriak diren elementuak eta neurtezinak direnak ere, kontroletik kanpoko prozesuak baitaude subjektibazioan, logikatik at daudenak, aurreikustezinak direnak, ezusteko prozesuak alegia. Helburua, finean, subjektuaren deskonposaketaren ostean berriz osatu arteko zer hori bilatzea da. Filosofiak eta psikoanalisiak sekuentzia eskaini izan digute, baina ez-osotua. Badakigu zer egin duen subjektuak berrosaketa burutu ahal izateko (angustia zegoen lekuan kuraia agertarazi), baina ez dakigu nola edo zergatik egin duen, ez dakigu zein den erresortea, eragingailua. Seguruen, prozesuaren une hori esaezinezkoa delako, azalezinezkoa. Hala ere, tesiaren helburua une horretara ahalik eta gehien hurbiltzea da, testu literarioen laguntza erabiliz. Zehatz-mehatz esaterik ez badago ere, gure helburua ahalik eta gehien betetzea da, osatzea, angustiatik kuraiaraino doan bidea ikustea. Tesiaren funtsean dagoen beste arazoa ondokoa dugu, berrosaketaren prozesuan agertzen den egia azaltzea, eta sortarazten duen fideltasuna agerian jartzea, denboran iraungarria den fideltasuna, alegia. Fideltasuna honek dakarkigu, hain zuzen, une hura une betierekoa bihurtzea.
There are no comments on this title.