Bizkaiko Lehen Hezkuntzako ikasleen irakurtzeko ohiturak eta irakurtzearen balioa : eskola-liburutegiaren eraginari buruzko azterketa [Interneteko baliabidea] / Maite Serna Martinez ; zuzendaria, Xabier Etxaniz Erle eta Arantzazu Rodríguez Fernández
Material mota:
TestuaPublication details: ; Bilbo : [s.n.] , 2015Deskribapen fisikoa: 569 or. il., graf., kol. ; PDFGaia(k): Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:Ekoizpen kredituak:- Material hau ADDI.EHU.ES webgunetik ekarri da
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Baliabide elektronikoak - osagarriak
|
Eima Katalogoa | Monografia | INTERNETEKO BALIABIDEA | Ale eskuragarriak | EK18030281 |
Tesia, Euskal Herriko Unibertsitatea, Hizkuntzaren eta literaturaren didaktika Saila
Material hau ADDI.EHU.ES webgunetik ekarri da
Tesi-lan honetan, bi ikerketa egin dira bi lagin eta bi metodologia erabiliz: metodologia kuantitatiboa Bizkaiko 37 Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako A eta D hizkuntza-ereduetako 1528 ikasleren irakurtzeko ohiturak eta irakurtzeari ematen dioten balioa neurtzeko, eta metodologia kualitatiboa zein kuantitatiboa 37 ikastetxe horietako 19 eskola-liburutegitako liburuzainen lan dinamika aztertzeko. Lan honetan, bi ikerketetatik jasotako emaitzak aztertu dira eskola-liburutegiak dauden ikastetxeetan ikasleen irakurketa ohituren zenbait ondorio ebaluatzeari begira. Bestalde, aztertutako ikasleen irakurtzeko ohiturak eta irakurketari emandako balioa erkatu egin dira euren ikastetxeetako eskola-liburutegietan egiten den irakurzaletasuna sustatzeko lanarekin eta liburuzainaren lan dinamikarekin, aztertutako eskola-liburutegietako liburuzainen dinamizatzaile maila ikasleei zenbateraino eragin dakiekeen ebaluatzeko asmoz. Egindako azterketek agerian utzi dute ikasleen irakurketa ohituretan aldagai bereizgarriak daudela (familiaren irakurzaletasun maila, sexua, eskolatze hizkuntza-eredua, ama-hizkuntza), eta eskola-liburutegian edozein dinamika erabiltzea ez dela baliagarria ikastetxeetako hezkuntzan laguntzeko, ezta ikasleen irakurzaletasunean eragiteko ere. Bestalde, eskola-liburuzainek soslai, lan dinamika eta eskola-liburutegia kudeatzeko joera oso desberdinak dituztela erakutsi du ikerketa honek.
espezializatua
testua euskaraz eta gaztelaniaz
There are no comments on this title.