Zoriaren esku hartzea sormen prozesu ludikoetan eta bere egiaztapena pintura praktikan [Interneteko baliabidea] / Usoa Fullaondo Zabala ; zuzendariak, Adolfo Ramírez-Escudero eta Txus Meléndez
Material mota:
TestuaPublication details: ; Donostia : Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua , 2010Deskribapen fisikoa: 377 or. il., kol. ; PDFISBN: - 978-84-9860-489-4
- Material hau ADDI.EHU.ES webgunetik ekarri da
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Baliabide elektronikoak - osagarriak
|
Eima Katalogoa | Monografia | INTERNETEKO BALIABIDEA | Ale eskuragarriak | EK19060030 |
Tesia, Euskal Herriko Unibertsitatea, Pintura Departamentua
Material hau ADDI.EHU.ES webgunetik ekarri da
Gure ikerketa lana alderdi bitalistaren ildotik jorratu dugu, sormen prozesua jarraitasunezko prozesutzat hartuz. Edozein pentsamendu sistematizatu eta linealarekin apurtuko duen ezagutzaren teoria bat defendatu dugu eta zeharkako pentsamendua eta sormen teoria ezberdinekin lotura mantentzen duten prozesuen ikerketa gauzatu dugu. Honetarako, lehenengo eta behin jolas kontzeptua aztertu beharra izan dugu, honek zoriarekin duen lotura ezarriz eta berezko tentsiozko elementuan arreta jarriz. Halaber, zoria giza-ezjakintasunaren ondorioa den ala, aitzitik, naturari datxekion berezko elementua den baloratzen ahalegindu gara, eztabaidak gaur egun hau izaten jarraitzen baitu. Hots, zoria ezagutzen ez dugun hura izendatzeko balio zaigun kontzeptua besterik ez izatea ala naturaren kaosean sortzen den zerbait izanda, bizitza sortzeko gaitasuna duen iturri eta jatorritzat hartzea. Behin alde teorikoa garatu eta jolasa, zoria eta estetikaren arteko loturak ezarri ondoren, alde praktikoari bide eman diogu. Hauen arteko harremanetik eratorritako baliabide artistiko ezberdinak sailkatu ditugu eta irudikatzen dituzten sormen prozesuak ikertu ditugu, pinturaren diziplinatik datozen prozeduretan arreta nagusia jarriz.
espezializatua
testua euskaraz
There are no comments on this title.