Local cover image
Local cover image
Local cover image
Local cover image
Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

ELT curriculuma : diseinua, berrikuntza eta gestioa / Ronald V. White ; itzultzailea, Ana Isabel Morales

Nork:Kolaboratzailea(k):Material mota:TestuaTestuaHizkuntza: baq Original language: Ingelesa Serie(ak): Itzulpen saila (HABE) ; ; 40Publication details: Donostia : HABE, L.G. 1998Deskribapen fisikoa: 274 or. : z.-b. graf. ; 20 cmISBN:
  • 84-7542-193-8 (Itzulpen Saila)
  • 84-86968-59-3 (40. alea)
Gaia(k): Generoa/Forma:Other classification:
  • B18
Sareko errekurtsoak:Adina / Maila: Liburu hau idatzi dudan moduan idatzi baldin badut, zeragatik izan da, gero eta jabetuago nagoelako hizkuntz syllabus berri bat garatu eta plazaratu gura duen edozeini sortzen zaizkion arazoak ez direla edukiari dagozkion kontuak, ezta nagusiki ere. "Iraultza" nozional/funtzionalaren ondorioz, 1970etan kezka handia sortu zen syllabusen edukiaren inguruan, baina horrek ez zituen ezertan ere aldatu syllabus berri bat abian jarri gura duenak aurrean aurkitzen dituen arazo gehienak. Arazo horiek normalean ez dute zerikusirik izaten syllabus edo curriculum aldaketen oinarri teorikoarekin, ez eta aldaketen edukiarekin ere. Aitzitik, hezkuntzaren gaineko ideiekin izaten dute zerikusia, bai eta jendearekin eta erakundeekin ere. Labur esanda, hezkuntzari eta gestioari dagozkion kontuak izaten dira. Horrela, syllabus diseinuaz berba egiten badugu hezkuntzari lotutako gai zabalagoak kontuan hartu barik, iruditzen zait uko egiten gabiltzala teoria, ikerketa eta jardunen multzo garrantzitsu bati, alegia, linguistika aplikatuaren euritakoaren babespean ez dauden hainbat gairi, hizkuntzalaritzaren korronte hori izan baita erreferentzia akademiko nagusia hizkuntz pedagogian. Eta ez naiz ni hala uste duen bakarra. Fundamental Concepts of Language Teaching liburuan, Stern-ek (1983) atal bat eskaini die oso-osorik hezkuntzari lotutako gaiei, curriculum teoriaren azterketa batekin hasita. Beraz, esan dezakegu curriculumari buruzko azterketek lekua hartu dutela behingoz hizkuntz irakaskuntzaren arduren artean. Baina printzipio eta praktika berriak defendatzen direnean beste arazo batzuk sortzen dira. Arazo hauek hezkuntzaren beste arlo batzuk berriztatzeko aztertu dira, baina, bitxia bada ere, hizkuntz irakaskuntza ezagutza horietatik aparte geratu da. Berrikuntza antolatu eta abian jartzea funtsezkoa da, beste guztiaren gainetik, syllabus berriak diseinatu eta beroriek onartzeko, hala hizkuntz irakaskuntzan nola hezkuntzaren beste edozein partetan. Hori dela eta, nik uste dut guretzat onuragarria izan daitekeela berrikuntzaren gestioaren inguruko zenbait arazo eta praktika aztertzea. Horixe da, labur esanda, nire pentsakeraren zimentarria. Jakina, liburuan barrena beste gai eta kontu batzuk ere azaleratuko dira. Horien arteko bat bigarren hizkuntzaren eskurapenaz (BHE) azkenaldion egindako ikerketen eragina dugu. Ez daukagu oraindik Žeta bide luzea egin beharko da hori lortzekoŽ ondo finkatutako datu enpirikoen multzo bat, hizkuntz curriculumen diseinurako proposamenak oinarritu ahal dituena; baina, hala ere, hautaketa eta mailaketari buruzko ikuskera tradizionalek, metodologia bera ez aipatzeko, bereganatu egin beharko dituzte BHEren ikerketaren aurkikuntzak. Areago, nik uste dut hizkuntz irakaskuntzaren aro berri batean sartzen ari garela, eta BHEren ikerketak ekarritako ezagutzen ondorioz, aurrerapen berri eta garrantzitsuak egingo direla, eta hizkuntz curriculumean ere kontuzko berrikuntzak izango ditugula. Prest egongo ahal gara horiei guztiei abegi egiteko.Translation of: The ELT curriculum
Aleak
Item mota Uneko liburutegia Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa Monografia 81-23:371 WHI elt Ale eskuragarriak EK17030218

Bibliografia: 251.-274. or.

Liburu hau idatzi dudan moduan idatzi baldin badut, zeragatik izan da, gero eta jabetuago nagoelako hizkuntz syllabus berri bat garatu eta plazaratu gura duen edozeini sortzen zaizkion arazoak ez direla edukiari dagozkion kontuak, ezta nagusiki ere. "Iraultza" nozional/funtzionalaren ondorioz, 1970etan kezka handia sortu zen syllabusen edukiaren inguruan, baina horrek ez zituen ezertan ere aldatu syllabus berri bat abian jarri gura duenak aurrean aurkitzen dituen arazo gehienak. Arazo horiek normalean ez dute zerikusirik izaten syllabus edo curriculum aldaketen oinarri teorikoarekin, ez eta aldaketen edukiarekin ere. Aitzitik, hezkuntzaren gaineko ideiekin izaten dute zerikusia, bai eta jendearekin eta erakundeekin ere. Labur esanda, hezkuntzari eta gestioari dagozkion kontuak izaten dira. Horrela, syllabus diseinuaz berba egiten badugu hezkuntzari lotutako gai zabalagoak kontuan hartu barik, iruditzen zait uko egiten gabiltzala teoria, ikerketa eta jardunen multzo garrantzitsu bati, alegia, linguistika aplikatuaren euritakoaren babespean ez dauden hainbat gairi, hizkuntzalaritzaren korronte hori izan baita erreferentzia akademiko nagusia hizkuntz pedagogian. Eta ez naiz ni hala uste duen bakarra. Fundamental Concepts of Language Teaching liburuan, Stern-ek (1983) atal bat eskaini die oso-osorik hezkuntzari lotutako gaiei, curriculum teoriaren azterketa batekin hasita. Beraz, esan dezakegu curriculumari buruzko azterketek lekua hartu dutela behingoz hizkuntz irakaskuntzaren arduren artean. Baina printzipio eta praktika berriak defendatzen direnean beste arazo batzuk sortzen dira. Arazo hauek hezkuntzaren beste arlo batzuk berriztatzeko aztertu dira, baina, bitxia bada ere, hizkuntz irakaskuntza ezagutza horietatik aparte geratu da. Berrikuntza antolatu eta abian jartzea funtsezkoa da, beste guztiaren gainetik, syllabus berriak diseinatu eta beroriek onartzeko, hala hizkuntz irakaskuntzan nola hezkuntzaren beste edozein partetan. Hori dela eta, nik uste dut guretzat onuragarria izan daitekeela berrikuntzaren gestioaren inguruko zenbait arazo eta praktika aztertzea. Horixe da, labur esanda, nire pentsakeraren zimentarria. Jakina, liburuan barrena beste gai eta kontu batzuk ere azaleratuko dira. Horien arteko bat bigarren hizkuntzaren eskurapenaz (BHE) azkenaldion egindako ikerketen eragina dugu. Ez daukagu oraindik Žeta bide luzea egin beharko da hori lortzekoŽ ondo finkatutako datu enpirikoen multzo bat, hizkuntz curriculumen diseinurako proposamenak oinarritu ahal dituena; baina, hala ere, hautaketa eta mailaketari buruzko ikuskera tradizionalek, metodologia bera ez aipatzeko, bereganatu egin beharko dituzte BHEren ikerketaren aurkikuntzak. Areago, nik uste dut hizkuntz irakaskuntzaren aro berri batean sartzen ari garela, eta BHEren ikerketak ekarritako ezagutzen ondorioz, aurrerapen berri eta garrantzitsuak egingo direla, eta hizkuntz curriculumean ere kontuzko berrikuntzak izango ditugula. Prest egongo ahal gara horiei guztiei abegi egiteko.

The ELT Curriculum. Design, Innovation and Management.

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Local cover image Local cover image
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com