Balea eta erreaktorea : mugen bilaketa goi teknologiaren aroan / Langdon Winner ; [euskaratzailea, Julen Kaltzada]
Material mota:
TestuaHizkuntza: Basque Original language: . eng Serie(ak): Pentsamendu garaikidea (Gaiak) ; ; 63Publication details: Donostia : Gaiak, L.G. 2011Deskribapen fisikoa: 269 or. ; 21 cmISBN: - 978-84-9637-170-5
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Monografia | 62.001.5 WIN bal | Ale eskuragarriak | EK14061128 |
Liburu honen izenburuak egilearen bizipen liluragarri batekin zerikusia du. Izan ere, bere jaioterriko kostaldean eraikitako zental nuklear erraldoi bat bisitatzen ari zenean, balea gris bat ikusi zuen: azalera bat-batean irten eta lurrunzutabe handi bat bota eta gero, olatuen azpitik desagertu zen. Egileak aitortzen duenez, balea eta erreaktorea ustekabean ia batera agertu izanak begiak ireki zizkion eta lilura horren azpian zegoenaz konturatu zen. Horra hor bi sinbolo: naturaren boterearena eta giza artifizioarena; bata, itzelezko izakia, betiko ekosistema batean lasai-lasai igeri, bestea,tramankulu erraldoi bat, gizarte teknologikoko mekanismo konplikatuetara erabaki hutsez lotua. Horixe bera da, hain zuzen ere, Winerren lanaren helburua: teknologiak politikan, gizartean eta pentsaeran dituen ondorioak aztertzea. Berak dioenez, teknologiaren arloan erabiltzen ari garen edo sortu nahi ditugun sistemek berez zerikusi handia dute eraiki nahi dugun gizarte motarekin. Azken batean, hautaketa teknikoak erabaki politikoak dira, eta askatasunari, justiziari, botereari eta ordenari buruzko idealetan izugarrizko ondorioak dituzte.
Liburu hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzaz argitaratu da.
The Whale and the Reactor. A Search for Limits in an Age of High Technology
There are no comments on this title.