Menpeko hizkuntzaren bizi-kemena / Nekane Arratibel, Maria-Jose Azurmendi, Iñaki García , [hizkuntza-zuzenketen arduradunak, Txipi Ormaetxea eta Jexuxmari Zalakain]
Material mota:
TestuaPublication details: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea, L.G. 2001Deskribapen fisikoa: 185 or. ; 24 cmISBN: - 84-8438-023-8
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Copia número | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Monografia | 811.361'26(0.034) ARR men | Eibarko Berritzegunea | Ale eskuragarriak | 1021031 |
Bibliografia: 169.-185. or.
Menpeko hizkuntza gutxiagotuen normalizazioa lortzeko, bi erronka nagusi daude: hizkuntzaren ezagutza bermatzea eta hizkuntzaren erabilera hedatzea. Gauza jakina da, hizkuntzaren ezagutza bermatzeko bide eraginkorrena hezkuntza-sistema dela; hala ere ezin dugu ahaztu populazio handi bat hezkuntza-sistematik at geratzen dela. Beraz, garrantzi handiko eremua ditugu helduen irakaskuntza eta bigarren hizkuntzen jabekuntza-prozesua. Bestalde, hizkuntza-normalizazioa hanka motz gera ez dadin, erabilerari erreparatu behar zaio. Horregatik, liburu honetan euskararen erabilera- eta jabekuntza-prozesuak (bigarren hizkuntza modura) aztertzen dira, batez ere ikuspegi teoriko batetik. Dena den, beharrezkoa izanda ere, teoria ez da nahikoa: errealitatea aldatu nahi bada, maila teorikoan egindako hausnarketak eta analisiak praktikan frogatu (edo errefusatu) behar dira. Liburu honetan autoreek proposatzen dituzten eredu teorikoak enpirikoki frogatzen dira; modu horretan, batetik, jabekuntzan motibazioak betetzen duen rola eta, bestetik, erabileran identitateak duen garrantzia ditugu aztergai.
There are no comments on this title.