Materialen zientzia eta ingeniaritza : hastapenak / William D. Callister ; David G. Rethwischen ekarpen bereziekin ; [itzultzaileak, Elhuyar Fundazioa. Maitane Arizti, Alaitz Imaz ; UPV/EHUko Euskara Zerbitzuak koordinatutako itzulpena]
Material mota:
TestuaHizkuntza: Basque Original language: . eng Publication details: [Bilbo] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2010Deskribapen fisikoa: XXV, 721, [129] or. : kol. eta z.-b. argk., ir., graf. ; 27 cmISBN: - 978-84-9860-470-2
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Monografia | 621(075.8) CAL mat | Ale eskuragarriak | EK12060297 |
Materialen zientzia eta ingeniaritza irakasteko aurreko edizioetan erabilitako helburuak eta hurbilketak mantendu ditut zazpigarren edizio honetan. Lehen helburua, helburu nagusia, da kalkulua, kimika eta fisika ikasten hasi diren unibertsitateko ikasleei oinarrizko printzipioak aurkeztea maila egoki batean. Helburu hori betetzeko, materialen zientzia eta ingeniaritza lehen aldiz jorratzen duten ikasleei ezagun izango zaien terminologia erabiltzen ahalegindu naiz, baita termino ezezagun guztiak definitzen eta azaltzen ere. Bigarren helburua da gaia ordena logiko batean aurkeztea, gai sinpleenetatik konplexuenetara. Kapitulu bakoitza aurreko kapituluetako edukietan oinarritzen da. Testu osoan mantentzen saiatu naizen hirugarren helburuaren, edo filosofiaren, arabera, gai edo kontzeptu bat lantzea merezi badu, orduan, behar adinako xehetasunez lantzea eta zabaltzea merezi du, ikasleek erabat uler dezaten beste iturri batzuetara jo behar izan gabe; orobat, kasu gehienetan, erlazio praktiko batzuk aurkezten ditut. Azalpenak argiak eta zehatzak izatea eta ulermen-maila egokietatik abiatzea nuen helburu. Laugarren helburua da ikaskuntza-prozesua arintzen duten ezaugarriak txertatzea liburuan. Hauek dira ikaskuntzarako laguntzak: - Aurkezten den gaia irudikatzen laguntzen duten argazki eta irudi ugari, orain koloretan; - Kapitulu bakoitzak dituen helburuak; - "Zergatik aztertu..." eta "Material Garrantzitsuak" atalak, azalpenekin loturiko gaien garrantzia azaltzen dutenak; - Termino gakoak eta ekuazio gakoen deskribapenak; marjinetan nabarmentzen dira, erraz identifikatzeko; - Kapitulu-bukaerako galderak eta problemak; - Problema aukeratuen erantzunak; - Gaia errazago ulertzeko glosarioa, sinbolo-zerrenda eta erreferentziak. Bosgarren helburua da irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesua hobetzea, gaur egun ingeniaritzako irakasle eta ikasle gehienek eskura dituzten teknologia berriak erabiliz.
Liburu hau Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzaz argitaratu da.
There are no comments on this title.