TY - BOOK AU - Ormazabal,Joxantonio AU - Okina,Iraia TI - Zirkua amets SN - 978-84-7681-578-6 PY - 2009/// CY - Iruñea, Vigo PB - Pamiela : , Faktoria K de libros KW - Ametsak KW - Zirkua KW - Album ilustratuak KW - Haur eta Gazteentzako Literatura KW - Ipuinak N1 - 5 urtetik aurrera (urdina) N2 - Zirkua amets bidaia bikoitza baten istorioa da: benetako bidaia eta irudimenezko bidaia. Ezinezkoa ere posible den mundura baterako bidaia, eta gero itzulerako bidaia gure mundura. Liburu honek esna amets egiteko aukera ematen du... Pertsonaia nagusiek –amona eta iloba– abentura zoragarri bat hasiko dute, eta neskatoarentzat abentura fantasiazko amets bihurtuko da. Liburuak haurrentzako mundu erakargarrira garamatza: zirkuaren mundu magikora. Amets bat beste amets baten barrenean, eta nahasian aterako dira malabaristak eta pailazoak eta elefanteak lainoz eginak, eta hezur-haragizko ikusleak. Amets betea, une batez amets gaizto ere bihurtuko dena... J. Ormazabalen eta I. Okinaren lanari II. Etxepare Beka eman zitzaion 2008. urtean (Etxepare Beka Nafarroako 23 toki entitatek –udalak eta mankomunitateak– antolatutako sari bat da, Euskararen Nafar Institutuaren laguntzarekin), haurrentzako euskarazko album irudidunak sortzeko proiektu hoberena zelakoan. Epaimahaiak –Manu Lopezek, Elena Odriozolak, Agurtzane Villatek eta Xabier Etxanizek osatua– Zirkua amets liburuaren egitura borobila nabamendu zuen, maisuki heltzen baitio haurraren beldurren gaiari. Estetikaren ikuspuntutik, istorioa eszenatoki minimalistan gertatzen da. Koloreak leunak eta finak dira, ipuinaren ametsezko mundua adierazten dutenak UR - https://www.pamiela.com/index.php/eu/literatura-4/haur-eta-gazte-literatura/tamaina-handia-kalandraka/zirkua-amets-detail ER -