TY - BOOK AU - Azkarraga-Etxagibel,Joseba ED - Udako Euskal Unibertsitatea TI - Modernitate kapitalistari kritika: Weber, Frankfurteko Eskola, Habermas SN - 84-8438-087-4 PY - 2006/// CY - Bilbo PB - Udako Euskal Unibertsitatea KW - Habermas, Jürgen KW - Weber, Max KW - Kapitalismoa KW - Baliabide digitalak KW - Monografiak N2 - Weber liberala zen, Frankfurteko Eskolako batzuk ezker iraultzailearen pentsalaritzat hartu izan dira, eta Habermas ezker erreformazalearekin lotu izan da. Aldeak alde, modernitateak ekarri dituen dominazio formak salatu dituzte batzuek eta besteek. Horregatik, "kritiko" hitza funtsezkoa zaio orriotara ekarri dugun pentsamenduari. Helburua hauxe izan da: unibertsitateko ikasleei, irakasleei eta gaian interesa izan dezakeen edozeini, garrantzi handikoak diren pentsalari eta obra batzuei buruzko apunte batzuk eskaintzea. Mundu moderno kapitalista interpretatzeko modu bat ekarri dugu orriotara, hainbat eta hainbat liluratu duena eta liluratzen jarraitzen duena. Beharbada historiako soziologorik handiena izan den Max Weber-ekin hasi eta beharbada gaurko pentsalaririk handiena eta aipatuena den JŸrgen Habermas-ekin amaitu. Arrasateko kooperatibismoari buruzko doktore-tesirako egindako lan teorikoa duzu argitalpen hau. Hori dela eta, aipu batzuk aurkituko dira han-hemenka euskal esperientzia sozioekonomikoari buruz. Euskal kooperatibismoa abiapuntutzat hartuta, begi-puntuan hartu dugun pentsamendu-ildoa euskal unibertsora ekarri gura izan dugu, eta bertako esperientzia batekin zipriztindu, euskal irakurleari errazagoa izango zaiolakoan orriotan isuri den pentsamendua ulertzea UR - https://www.ueu.eus/argitaletxea/liburuak/modernitate-kapitalistari-kritika-weber-frankfurteko-eskola-habermas ER -