TY - BOOK AU - Aranbarri,Iñigo TI - Zulo bat uretan T2 - Narratiba (Susa) SN - 978-84-92468-01-0 PY - 2008/// CY - Zarautz PB - Susa KW - Helduentzako Literatura KW - Baliabide digitalak N2 - Itoizko urtegia betetzeko herriak husten ari dira Longidan eta Artzibarren 2003ko udaberrian. Bizidunekin batera kanposantuetako hilak ere atera egin behar ordea. Horretan ari da Maite Andueza antropologo-forentsea, Oscar Iriarte argentinarraren laguntzaz, bertakoak izan zirenen gorpuzkinak berreskuratzen urak betirako irentsi baino lehen. Iñigo Aranbarriren bigarren nobelak Imanol Arellano du narratzailea, "Historiaren zabortegiak irentsi aurretik" edertasunak zikindutako istorioak biltzea maite duen kazetaria. Denbora kontra jarri zaion ikerketan murgildua, jakin dituenak idazteko premiak larrituta dauka, lurpean ezkutatuta dagoena azalera ekarri ezean erreportajeko kontakizunak ezin frogatuzkoak bihurtuko baitira urpean. Historia hurbilak akuilaturik, ahanzturaren eta egin beharrekoen artean dabiltza pertsonaiak, egunerokotasunak batetik bestera daramatzan bitartean, oroimenaren eta bizitzen jarraitu beharraren artean moldatzera kondenatuak UR - http://susa-literatura.eus/liburuak/narr79 ER -