TY - BOOK AU - Arroita, Izaro AU - Urzelai Vicente, Ainhoa AU - Arrastoa, Ane AU - Elizalde Estenaga, Amaia AU - Fernandez Zabala, Nagore AU - Illarramendi, Iban TI - Artearen memoria: gatazkak lantzeko proposamen didaktikoa : Nemo kapitainaren azken bidaia [Lehen Hezkuntza 5.eta 6., Balio Etiko eta Zibikoak] T2 - EIMA 1 (2025eko deialdia) SN - 978-84-9109-926-0 PY - 2025/// CY - Donostia PB - Erein KW - EIMAk onetsitako materialak KW - Curriculumeko baliabideak KW - Unitate didaktikoak N1 - 10 urtetik aurrera (berdea); Lehen Hezkuntza, 5. eta 6. mailak N2 - XX. eta XXI. mendeetan Euskal Herrian eragina izan duten gatazkak arteen bidez jorratzeko metodo bat da "Artearen memoria. Gatazkak lantzeko proposamen didaktikoa". Euskal Herriko Unibertsitateko MHLI (Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan) ikertaldeak ondu du, memorian eta literaturaren eta beste arteen didaktikan adituak diren kolaboratzaileekin elkarlanean. Hiru urratsetan dago egituratuta metodoa: lehendabizikoan, gorputza eta ahotsa berotzeko ariketak egiten dira. Bigarrenean, gatazkara hurbiltzeko dinamika batzuk proposatzen dira, esperientzia artistikoetan oinarrituta eta artelanak testuinguru historiko politiko baten lekuko gisa ulertuta. Azkenik, Haur eta Gazte Literaturako obra baten irakurketa interartistikoa egiten da; hau da, irakurketan aurrera egin ahala, esperientzia interartistiko askotarikoak proposatzen dira, sormena eta emozioak aktibatuz eta gatazkak gorpuztuz. Metodoa testuinguru eta gai ezberdinen inguruan aplikatu ahal izateko, corpus zabal bat jarri da argitaletxearen Hezkuntza plataforman, irakasleen eskura. Corpus horretako obra batean oinarrituta, metodo honen aplikazio bat jaso da liburu honetan; Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan euskal gatazka lantzeko proposamena, Castillo Suarez eta Aitziber Alonsoren Nemo kapitainaren azken bidaia (2017) narrazioan oinarritua. Unitate honen lehen aplikazio praktikoa Errenteriako Herri Arte Eskolan egin zen, eta bertako ikasleek sortutako lanen irudiak dira argitalpenean jaso direnak UR - https://www.erein.eus/libro-texto/artearen-memoria-gatazkak-lantzeko-proposamen-9788491099260 ER -