TY - BOOK AU - Apraiz, Marikarmen ED - Mondragon Unibertsitatea. TI - Haur eta gazte literatura: : irakur gida 2024 T2 - Haur eta gazte literatura. Irakur gida (HUEZI) PY - 2025/// CY - Eskoriatza : PB - HUEZI KW - Haur eta gazte literatura KW - Irakur gidak KW - Monografiak KW - Baliabide digitalak N2 - "Haur eta Gazte Literatura, 2024. Irakur Gida" talde baten lan jarraituaren eta liburu askoren irakurketaren emaitza da. Guraso, irakasle eta bibliotekarientzat lagungarri izan nahi du. Ezin du irakurketa zuzena ordezkatu, ezta irakurketak sortzen duen plazera bera ere, ez baita inola ere hori bere asmoa. Talde honek egiten duen irakurketaren adierazpen-bilduma baino ez da. Ondokoa da gure lan metodoa: Haur eta Gazte Literaturaz 2023. urtean euskaraz publikatu dena irakurri eta gero, gure irakurketak kontrajartzen ditugu. Balorazioa hainbat aldagai kontuan izanda egiten dugu; besteak beste: hizkuntzaren erabilpena, kalitate literarioa eta gaiari ematen zaion tratamendua hartzen ditugu kontuan. Ondoren, liburuen zerrenda orokorraren sailkapena egiten ditugu, bi multzotan: liburu gomendagarriak eta oso gomendagarriak. Azken horiei erreseina bana gehitzen diegu. Bestalde, irakurketarako proposatzen dugun adina orientagarria besterik ez da, sailkaezinak baitira garapen-erritmoak, haurren zaletasunak, etab. Gure ustetan, haurrek liburuen aukeraketa librea egitea oinarrizkoa da, are gehiago, irakurketarako grina sortzeko, funtsezkotzat jotzen dugu. Talde hau osatzen dugunontzat lan hau aurrera eramatea oso atsegina izan den bezala zuentzat ere horrela izatea espero dugu. Eskuartean duzun gida hau orientagarri izatea espero dugu. UR - https://eima.koha.es/Bideoak/1daa3b209f35721071a60e4de99902c9_64152.pdf UR - https://ebiltegia.mondragon.edu/xmlui/handle/20.500.11984/13958 ER -