TY - BOOK AU - Varona, Anabel AU - Arruti, Carlos AU - Sánchez, Nausica AU - Iturzaeta, Ixiar AU - Gañez, Joaquín ED - Maushaus ED - Saretik Hizkuntza Zerbitzuak ED - Chillida-Leku Museoa ED - Gipuzkoako Foru Aldundia TI - Chillida aurrera: heziketa-gida SN - 978-84-7907-874-4 PY - 2024/// CY - Donostia PB - Gipuzkoako Foru Aldundia KW - Chillida, Eduardo KW - Euskal kultura KW - Ikasmaterial osagarriak KW - Baliabide digitalak KW - Biografiak KW - Monografiak N1 - DBH, 1.-4. mailak; 12-16 urte N2 - Eduardo Chillidaren mendeurrena dela eta, Carlos Arrutik eta Anabel Varonak osatutako Maushaus arkitekto taldeak eskultoreari buruzko hezkuntza gida hau prestatu du Chillida Leku museoko hezkuntza arloarekin lankidetza estuan, bereziki irakasleentzat eta hezitzaileentzat, baina baita jolasaren, ekintzaren eta esperimentazioaren bidez artistaren lana sakon aztertu nahi duten guztientzat ere. Gida honek, artistarengana hurbilketa biografiko bat egiteaz gain, Chillida bere testuinguru historiko eta artistikoan kokatzeko aukera ematen digu, eta bere lana ikuspegi desberdinetatik begiratzeko: artea, poesia, literatura, matematika, zientzia, filosofia... eta baita gai transbertsalagoak ere, hala nola giza eskubideak edo natura. Gainera, artistak bere lanak egiteko behar dituen tresnak ezagutarazten dizkigu, tresna fisikoak ez ezik, baita bere lana osatzen duten osagaiak ere, besteak beste, hutsa eta materia, poesia, marrazkia edo aromak. Inspirazio iturri nagusiak hemen ere badaude. Chillida musikan, naturan, filosofian edo zientzian oinarritu zen bere eskulturei eta marrazkiei forma emateko. Espero dezagun argitalpen honek irakasleei gakoak ematea Chillidaren lana ulertzeko eta ikasleei modu original, sortzaile eta ludiko batean hurbiltzeko, bizirik mantenduko dituena jakintzarekiko interesa, eta baita gizarte hobea, bidezkoagoa eta inklusiboagoa eraikitzeko borondatea ere. Zalantzarik gabe, Chillida erreferentziazko figura bat da, koherentziaren, elkarrizketaren eta lan onaren eredu, eta espero dugu gida honekin belaunaldi berrien inspirazio iturri izaten jarraitzea eta bizitzarekiko grina transmititzea. UR - https://eima.koha.es/Bideoak/b83ef4a215d4ec4ee31f80536253b451_63697.pdf UR - https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/multimedia/-/chillida-aurrera UR - https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/multimedia/-/chillida-aurrera-5 ER -