TY - ADVS AU - Arrieta Malaxetxebarria,Yolanda AU - Indiaye Mbaye, Macoumba AU - Kane Diack, Aboubacry AU - Morente,Enrique AU - Zarandona, Irati AU - Galdos, Javi ED - Labayru Fundazioa TI - Zoriontsu izateko gakoa : = Caabi ngir am mbëkte T2 - Munduenea. Munduko ipuinen etxea (Labayru Fundazioa) PY - 2024/// CY - Bilbo : PB - Labayru Fundazioa, KW - Hizkuntza-aniztasuna KW - Kultura-aniztasuna KW - Kultura aniztasuna ; Kultur aniztasuna ; Multikulturalismoa ; Kulturartekotasuna KW - Senegal KW - Haur eta Gazteentzako Literatura KW - Ipuinak KW - Baliabide digitalak KW - Bideo-ipuinak N1 - 6-10 urte (urdina) N2 - Munduko ipuinen etxean hamar ipuin batzen dira, gure artean bizi diren hamar kultura ezberdinetako hiztunei jasota. Inguruko kultura eta hizkuntza aniztasunak dakarren aberastasuna ipuinen bidez erakustea da helburua. Bilduma 6-10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Ipuinak jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz daude, eta entzuteko zein irakurtzeko aukera dago. Honako hauek dira bilduman jasotzen diren hamar hizkuntzak: arabiera (Argelia), errumaniera, frantsesa, galegoa, katalana, portugesa, txinera, urdua (Pakistan), jorubera (Nigeria) eta wolofera (Senegal). 10 ipuineko sorta hau osatzeko Bizkaian bizi diren 10 kultura eta 10 hizkuntza desberdinetako barriemaileengana jo da. Horretarako Bizkaiko Foru Aldundiak egindako hizkuntzen mapan, hiztun gehien dituzten hizkuntzak aukeratu dira. Munduko 10 hizkuntzak identifikatu eta hiztunak bilatu eta gero, bakoitzari ipuin bat eskatu zitzaion. Kontakizunak euskarara itzuli eta adin tarte horretako umeentzako eredu egokira ekarri dira. Horretarako, jatorrizko testuak eta esaldiak moldatu, beren beregiko marrazkiak egin, eta maketazio txukuna eta deigarria landu dira. Ipuin hau Senegalen gehien hitz egiten den tokiko hizkuntzetako batean jaso dugu, woloferaz. Frantsesa hizkuntza ofiziala izanik, wolof hizkuntza eta kultura ahoz transmititu dira batez ere, eta ipuin hau dugu horren adibide. Senegalen ez ezik, Mauritaniako, Maliko eta Gambiako estatuetan ere hitz egiten da. Zer behar da zoriontsu izateko? Hori galdetu dio Senegaleko gazte batek aitari; eta honek, hitzez azaldu beharrean, ekintzez erakutsiko dio. UR - https://munduenea.labayru.eus/ UR - https://youtu.be/phWRxXq6Sv8 UR - https://youtu.be/7tYMLa3reSw UR - https://eimakatalogoa.eus/vufind/Record/60503 ER -