TY - BOOK AU - Barrio,Pablo AU - Antza,Mikel ED - EHAZE TI - 2074 T2 - Ganbila (Susa) SN - 978-84-19570-23-9 PY - 2023/// CY - Donostia : , Zarautz PB - EHAZE, Susa KW - Baliabide digitalak KW - Helduentzako Literatura KW - Antzerkia N2 - Hain maiztua dagoen Machadoren “bidea ibiliz egiten da” horri egindako emendakina proposatzen digu Barriok: “Bidea galderak eginez egiten da”. Halabeharraren bi zentzuekin (kasualitatea eta kausalitatea) jolas egiten dute agertokiaren erdian noraezean, nora ezean eta umezurtz agertzen zaizkigun pertsonaiek. Eta galderak pausatzen dizkigute, galdetzea bera balitz bezala giza indarrez ibilarazten dituzten tramankuluen energia berriztagarria. Galdera eta zalantza, nondik eta nora, zergatik eta zertarako. Iraganak eta orainak eta etorkizunari buruzko misterioaren eta ezjakintasunaren behe-lainoak inguratzen ditu pertsonaiak. Bertan daudela da ziur dakiten bakarra; eskaintzen diguten ziurtasun bakarra. [Mikel Antza] Ia hamar urte geroago, hemen gaude, antzerkiaren espazio klasikoan lekurik izango ez luketen hainbat sorkuntza besapean. Guk ez baikenuen antzerkirik egin nahi. Guk jendearekin elkartu nahi genuen, haien erraietaraino sartu eskuak, barruak inarrosi. Dena aldatu. Liburu honetan, beraz, antzezlan itxurako hiru bala aurkituko dituzu: Bunker, Hau ez da gerra bat eta Hau gerra bat da. Guregandik urrun daudela ematen du, baina gu ere bagara haien erantzule, eta erantzukizun, min eta laztura hori ulertzen eta sentitzen lagundu nahi dizu triptiko honek. Gerrez ari gara, noski. Hiru bala hauek leku berean dute abiapuntua, eta hirurak dira lan gordin, zuzen eta gupidarik gabeak. Zergatik? Zertarako? Artearen bitartez gerra bat bizitzeko, gerra gehiagorik bizi behar ez izateko UR - https://www.susa-literatura.eus/liburuak/ganb25 UR - https://eima.orex.es/Bideoak/54729d43f08e9ec30375dded148ce724_62529.pdf ER -