TY - BOOK AU - Gorosabel, Julen TI - Maitemina PY - 2023/// CY - [S.l.] : PB - Julen Gorosabel, KW - Helduentzako Literatura N2 - Zer da maitatzea? Mina maitasunaren zati bat al da? Barka al diezaiokegu bere maitasunarekin mina egin digun norbaiti? Maitasunean zer da zilegi eta zer ez? Galderak, galderak eta galderak. Erantzunak, ordea, urriak dira, baita liburu honetan ere, Maitemina-k ez baitie auzi hauei argi erantzuten. Edo bai. Erantzun posible bat ematen die. Idazlearena. Baina oraina eta iragana etengabe tartekatzen dituen liburu hau ez da jarraibide zerrenda bat. Justu kontrakoa. Liburu honek norberaren sentimenduen askapenean oinarritutako bidaia bat proposatzen dio irakurleari. Izan ere, "Maitemina", hitzez azaldu baino, bizi egin behar da ER -