TY - BOOK AU - Arrieta Valverde,Antton AU - Garmendia Munduate, Larraitz AU - Alonso Arratibel, Joseba TI - Euskal Herriko gazteluak : : Iparraldea T2 - Euskal Herriko gazteluak (Antton Arrieta Valverde) SN - 978-84-09-52949-0 PY - 2023/// CY - [S.l.] : PB - Antton Arrieta Valverde, KW - Gazteluak KW - Iparraldea KW - Monografiak N2 - Euskal Herrian izandako gazteluak zerrendatzeko eta haietaz dakiguna euskarri batean biltzeko asmoaren laugarren emaitza da Iparraldeko lan hau, Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoaren ondoren. Oraingo honetan, ziurtasun osoz 62 gaztelu erroldatu dira (Lapurdi, 14; Nafarroa Beherea, 34; Zuberoa, 14). Kopuru izugarri handi eta oreka gutxiko hori, aurreko lurraldeekin alderatuz gero, deigarria da, eta hainbat ikerketa historiko eta galdera egiteko abiapuntu izan daiteke haiei buruz bildutakoa. Bildumako aurreko liburuki guztien antzera, lana hiru ataletan bereizi da: lehenak frogatutako eta Erdi Arora mugatutako 62 gaztelu horien historia eta egungo egoera dakartza; bigarrenak, gaztelu gehiago aurkitzeko aukera interesgarriak eskaintzen ditu (kroniken aipuak, leku-izenak, leinuen egoitza gotorrak, protohistoriako motako gotorlekuen azterketa...); azkenik, izenen jatorria edo aipamenak argituta, lanaren hirugarren atalean jaso dira gaztelu izatea ezinezko diren kasuak ER -