TY - BOOK AU - Idiazabal, Itziar AU - Pérez-Caurel, Manel AU - Begiristain, Unai AU - Santamaria, Idoia AU - García Azkoaga, Inés M. AU - Makazaga,Jesus Mari ED - Euskal Herriko Unibertsitatea. TI - Hizkuntza-aniztasuna, hizkuntza gutxituak eta garapen jasangarria T2 - Ikertuz (EHU) SN - 978-84-1319-424-0 PY - 2022/// CY - [Leioa] : PB - Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, KW - Hizkuntza gutxituak KW - Hizkuntzalaritza KW - Hizkuntzak KW - Garapen jasangarria KW - Monografiak N2 - Eskuartean duzun liburuaren jatorrizko bertsioak "Linguistic diversity, minority languages and sustainable development" izenburua zuen, hiru hizkuntzatan idatzitako 12 lanek osatzen zuten (7 ingelesez, 4 gaztelaniaz eta bat frantsesez), eta egile bakoitzaren hizkuntza originala errespetatu zen, hizkuntza-aniztasuna nolabait irudikatzeko. Egileak hizkuntzen egoera, aniztasuna eta galera, eta haiek berreskuratzeko baldintzak aztertzen dituzten aditu ezagunak dira; aldi berean, badira munduko hizkuntza gutxituen ikertzaileak eta haien aldeko ekintzaileak ere. Hala nola Mexiko, Bolivia, Madagaskar, Maroko edo Kameruneko zenbait hizkuntzaren sustapen-lanetan arituak eta adituak. Leku oso ezberdinetan jatorrizko hizkuntzen galera saihestu nahirik martxan diren esperientzia interesgarriak ekartzen dizkigute beren lanen bitartez. Liburu honetako lanetan, hiru printzipio ageri dira hizkuntza-aniztasuna eta jatorrizko hizkuntzen bizi-indarra mantentzeko: garapen iraunkorrerako bertako hizkuntza eta kultura kontuan hartzea ezinbesteko baldintza da, hiztun-komunitateak zuzenean inplikatu behar du, eta, azkenik, ezinbestekoa da hizkuntza eskolan baliatzea. UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedrak, I. Idiazabal eta M. Pérez-Caurelek argitaratutako liburu honen bidez, Nazio Batuen 2030 agendaren Garapen Iraunkorrerako 17 helburuei beste helburu bat gehitzeko aldarrikapena egin nahi du: hizkuntza- eta kultura-aniztasunaren babesa eta bermea ziurtatzearen helburua. Ekimen hau, 17 1 deitu dena, 2017an abiatu zen, eta indarrean dago, hainbat erakunderekin batera UR - https://web-argitalpena.adm.ehu.es/listaproductos.asp?IdProducts=UFGPA224240&titulo=Hizkuntza-aniztasuna,%20hizkuntza%20gutxituak%20eta%20garapen%20jasangarria ER -