TY - BOOK AU - García, Esther AU - Irazu Garikano, Jone ED - Tándem Seceda TI - Nor naiz ni?: animalien kumeak : Amerika T2 - Nor naiz ni? Animalien kumeak (Kalandraka, Pamiela) SN - 978-84-9172-279-3 PY - 2022/// CY - Arre : , Pontevedra PB - Pamiela ; , Kalandraka KW - Animaliak KW - Haur eta gazteentzako liburuak KW - Amerika KW - Ingurumen-hezkuntza KW - Erreferentzia-materialak KW - Haur eta Gazteentzako Literatura N1 - 3 urtetik aurrera (urdina) N2 - Nor naiz ni? Animalien kumeak» sailak planetako espezie harrigarrienak erakusten ditu kontinentez kontinente, haurrengan faunaren ezagutza eta natura zaintzeko ardura sustatzeko asmoz txikitatik. Liburuxka bakoitzak zazpi kume aurkezten ditu, eta, asmakizunetan bezalako pista soil batzuekin, animalia identifikatu beharko du haurrak. Hurrengo orrian aurkituko du erantzuna, eta baita animaliaren itxura, habitata, ohitura eta bitxikeriei buruzko informazio zabalagoa ere. Testu errazak dira, lehen pertsonan idatziak. Horrela, animalia bakoitzak elkarrizketa zuzen eta aktiboa du irakurlearekin. Ilustrazioak, berriz-grafitoz eginak, leunki koloreztatuak-, errealistak eta detaile handikoak dira. Kumeen erretratu adierazkor eta eztiak haien familien eta kidekoen bizitokiaren irudiekin batera datoz. Hala, alderdi narratiboak eta bisualak elkar osatzen dutela, erreferentziazko materiala eratzen dute, ez soilik eskola eta liburutegietarako, baita etxean partekatzeko ere. Mapatxea, tukana, armadiloa, jaguarra, nagia, bikuina eta larre-txakurrak dira Amerikan girotutako bolumenaren protagonistak. Eta Australiakoan: kangurua, koala, kukaburra, ornitorrinkoa, ekidna, Tasmaniako deabrua eta petauroa. Batzuk desagertzeko arriskuan daude: ehiza, espezieen legez kanpoko trafikoa eta kutsadura haurrek ezagutu beharreko mehatxuak dira, haurtzarotik ingurumena eta animaliak errespetatzearen garrantziaz jabetzeko. Testu errazak dira, lehen pertsonan idatziak. Horrela, animalia bakoitzak elkarrizketa zuzen eta aktiboa du irakurlearekin. Ilustrazioak, berriz -grafitoz eginak, leunki koloreztatuak-, errealistak eta detaile handikoak dira. Kumeen erretratu adierazkor eta eztiak haien familien eta kidekoen bizitokiaren irudiekin batera datoz. Hala, alderdi narratiboak eta bisualak elkar osatzen dutela, erreferentziazko materiala eratzen dute, ez soilik eskola eta liburutegietarako, baita etxean partekatzeko ere. Liburu honetan Europako animalien kumeek euren burua aurkezten dute, nolakoak diren eta nola bizi diren azalduz eta ondoren, "nor naiz ni?" galdetuz. Jolas horretan irakurleek haien sekretuak ezagutzeko aukera ere badute. Natura maite dutenentzako liburua. Otsokumeak, zisneak, antxumeak, hartz-kumeak, marmotak, arrano beltzak eta igarabak osatzen dute Europako sorta. Batzuk desagertzeko arriskuan daude: ehiza, espezieen legez kanpoko trafikoa eta kutsadura haurrek ezagutu beharreko mehatxuak dira, haurtzarotik ingurumena eta animaliak errespetatzearen garrantziaz jabetzeko UR - https://www.pamiela.com/index.php/eu/literatura-4/haur-eta-gazte-literatura/tamaina-handia-kalandraka/nor-naiz-ni-animalien-kumeak-amerika-detail ER -