TY - BOOK AU - Ayala, Francisco J. AU - Kaltzada,Julen TI - Darwin eta diseinu inteligentea : : kreazionismoa, kristautasuna eta eboluzioa T2 - Pentsamendu garaikidea (Gaiak) SN - 978-84-96371-64-4 PY - 2010/// CY - Donostia : PB - Gaiak, KW - Darwin, Charles KW - Kreazionismoa KW - Eboluzionismoa KW - Zientzia-dibulgazioa KW - Diseinu inteligentea (Teleologia) KW - Monografiak N2 - Lan honetan, Darwinen pentsamendua eta eboluzioaren biologiaren gaiak ikasteko sarrera bikaina egiten du Ayalak. Mutazioei eta hautespen naturalari buruz azalpen sakonak eskaintzen dizkigu. Zoriaz eta beharrizanaz ere arduratzen da, hau da, biologia ebolutiboari buruzko eztabaidetan beti azaleratzen diren gaietaz. Erregistro fosila eta biologia molekularra (genetika) aztertzen ditu, horiek baitira eboluzioaren aldeko froga nagusiak. Zientifiko hutsak diren gaiekin amaitzeko, giza eboluzioaren nondik norakoak azaltzen ditu. Gainerako ataletan, ideologiarekin zerikusi handiagoa duten gaietaz arduratzen da. Bi ideia nagusi garatzen ditu. Batetik, kreazionismoa egiten ari den iruzurra salatzen du; izan ere, zientziaren eremuan sartzen da, baina zientziaren metodoak ez ditu erabiltzen. Bestetik, zientziak ere mugak badituela onartzen du, haren eremutik kanpo errealitate asko (estetika, soziologia, antropologia...) baitaude. Edonola ere, Ayala elkarrekiko errespetuaren alde agertzen da. ER -