TY - ADVS AU - Badiola, Aduna ED - Euskal Herriko Unibertsitatea. TI - Zientzialari (Aduna Badiola) : : haurtzaroan kirola egiteak, osasuntsuago egotera eraman gaitzake T2 - EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala) PY - 2022/// CY - [S.l.] PB - UPV/EHU KW - Zientzia-dibulgazioa KW - Osasuna KW - Osasun ohiturak KW - Ariketa fisikoa KW - Kirol ohiturak KW - Baliabide digitalak KW - Erreferentzia-materialak KW - Bideo didaktikoak N2 - "Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: haurtzaroan kirola egiteak, osasuntsuago egotera eraman gaitzakela ikusiko dugu. Antropometria sistemari esker ezagutu dezakegu gizakion gorputzaren osaera eta konposizioa, eta muskuluen zein hezurren azterketatik abiatuta gizakion somatotipoa (gorputzaren itxura, forma...) nolako den jakin dezakegu. GIKAFIT (Gizartea, Kirola eta Ariketa Fisikoa) taldeko ikertzaileek antropometrikoki nolakoak garen, eta entrenamenduetako eduki zein kirol-probetan egiten dugunaren arteko erlazioa aurkitzen dihardute. Ideia eta termino hauek, beraz, bizitza osasuntsuarekin erlazionatuta daude. Literatura zientifikoan argi gelditu da kirola egiteak, fisikoki zein psikologikoki, onura asko dituela, eta haurtzarotik ohitura horien inguruan oinarri sendo bat sortuz gero, bizitza osasuntsu baten aldeko ideia indartu egingo dugu. Kirol eta ariketa fisikoari dagokionez, egoera ez da batere txarra, izan ere gaur egun erakunde publikoek bultzatzen duten garrantzitsuena bizitza estilo osasuntsu eta aktibo baten ideia delako. Arlo horretan lan interesgarria egin dute administrazio publikoek, baina GIKAFIT taldeko ikertzaileen ustez erronkarik garrantzitsuena burutzen duten ikerketa gizarteari helaraztea da. Horretarako erakundeekin harreman zuzena izatea beharrezkoa da, ikerketan aztertzen dutena administrazio zein erakundeetan aplikatzeko eta guztiok batera gizarteari zerbitzu on bat emateko. Kirola, ariketa fisikoa eta gizartea lotzeko gako zein erronkak ezagutzeko, UPV/EHUko Gizartea, Kirola eta Ariketa Fisikoa (GIKAFIT) taldeko Aduna Badiola ikertzailearekin bildu gara UR - https://youtu.be/c-ROpuOOGcg UR - https://www.youtube.com/c/C%C3%A1tedradeCulturaCient%C3%ADficadelaUPVEHU/featured ER -