TY - ADVS AU - Lizarraga, Xabier TI - Pyraminx hasiberrientzat T2 - Rubik. Xabier Lizarraga (Youtube kanala) PY - 2018/// CY - [Donostia] PB - Xabier Lizarraga KW - Jolas-matematika KW - Bideo didaktikoak KW - Baliabide digitalak KW - Curriculumeko baliabideak N2 - Xabier Lizarraga, Donostiako Usandizaga PeƱaflorida Amara Institutuko DBHko matematikako irakaslea, da youtube kanal honen egilea. Kanal honetan, Matematikako bideoak ikusteko aukera izango duzue. Bi motatako bideoak dira ugarienak. Batetik, laburpenak (urdinak dira), eta laburpen hauek dira klase bakoitzean emandako edo jakin beharreko ideia esanguratsuenak (prozedurak, algoritmoak, etab.); eta bestetik, bideo berdeak ditugu, hauen bitartez, autoebaluazio bat egin dezake ikasleak, azterketak prestatzeko eta jakiteko gai horren inguruan prestatuta gauden edo ez gauden prestatuta. Ikasturte bakoitzeko, gutxi gorabehera, 110-120 bideo egon daitezke. Ikasleak gaixo daudenean bideoak ikus ditzakete edota klasean emandakoa errepasatzeko balio dezake. Euskararekin zailtasunak dituzten ikasleentzako ere oso baliagarriak izan daitezke. Bestalde, bideo hauek pertsona helduentzako ere oso interesgarriak izan daitezke, besteak beste: PT irakasleentzako; zaintzako irakasleentzako; eta baita gurasoentzako ere, semeei laguntzeko. Hiru erreprodukzio-zerrrenda ere prestatu ditu Xabierrek: Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoaren lehen fasea prestatzeko problema-sorta; kalkulagailua erabiltzeko bideoak; eta azkena, jakinmina izenekoa, interes handia duten ikasleentzako bideo-sorta. Bideo honetan Rubik atalean, Pyraminx hasiberrientzat ikasiko dugu. Rubiken kuboa buruhauste-jolas mekanikoa da. 3x3x3ko Rubiken kuboa guztira 26 kubo txikiz osaturik dago eta onartzen dituen mugimenduen bidez bere egitura alda daiteke. Jokoaren helburua kuboaren hasierako egitura berreskuratzea da, alde bakoitza kolore bakarrekoa izatea, alegia UR - https://www.youtube.com/channel/UCSIIJ6IyGIgABk6p9MZy5gw/featured UR - https://youtu.be/rrErrEz8qxw ER -