TY - BOOK AU - Aldaz Arregui, Juan ED - Euskal Herriko Unibertsitatea. TI - Desbideratzearen soziologia : : giza aniztasun "onartezin"en gaineko begirada humanista kritikoa sustatzeko eskuliburua T2 - Unibertsitateko eskuliburuak (EHU) SN - 978-84-9860-773-4 PY - 2021/// CY - [Bilbo] : PB - Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua KW - Jokabide antisoziala KW - Soziologia KW - Gizarte-arauak KW - Gizarte-kontrola KW - Monografiak N1 - Bibliografia: [169]-173 or N2 - Desbideratzearen soziologiak, zalantzarik gabe, erakargarria bezain zirraragarria izateko potentziala dauka maila askotan. Desbideratzearen soziologia irakasten dudala esaten dudanean, oso ohikoa da, oihartzun baten antzera, «desbideratzearen soziologia!?» harridurazko galdera etortzea bueltan. Erreakzio horrek islatzen dituen emozioetan datza soziologiaren espezialitate honek duen indar erakargarri bezain zirraragarria. Eskuliburuaren azaleko irudian ikus daitekeen moduan, baso bat uretan sartuta dagoen lastotxoarekin gertatzen den antzera, gure begietara hautsia dirudiena edo desbideratutzat jotzen diren hainbat eta hainbat errealitate ere «egiaz» ez dira desbideratuak; gure begirada baldintzatua da desbideratu ikusten dituena. Gure egunerokotasunean, lasai bizi gintezke irudi horrekin, errefrakzioaren arauak eskaintzen digun irudi hori egiatzat hartuta. Baina, gizarte ikertzaile bezala, lastotxo horiek horrela ikustearen zergatia aztertzeaz gain, horiek urez beteriko basotik kanpo zer-nolakoak diren ulertzen eta azaltzen saiatu behar dugu; ez besteen begirada oker dagoela erakusteko, ez, ikusten dugun horretan gure begiradak duen eraginaz kontzientzia hartzeko baizik. Begirada horren lanketa da, hain zuzen ere, eskuliburu honen xede nagusia ER -