TY - BOOK AU - Martínez Cruz, M.ª Belén AU - Monleón Just, Manuela AU - Carretero Lanchas, Yedra AU - García-Baquero Merino, María Teresa AU - Mujika,Alfontso AU - Goenaga Unamuno,Ane TI - Erizaintza zainketa aringarrietan eta bizitzaren amaieran T2 - Unibertsitateko eskuliburuak (EHU) SN - 978-84-1319-048-8 PY - 2021/// CY - Bilbao PB - Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, KW - Erizaintza KW - Fase terminaleko zainketak KW - Monografiak N2 - Hirurogeita hamar autoreren baino gehiagoren trebetasunak eta ezagutza bildu ditu Erizaintza zainketa aringarrietan eta bizitzaren amaieran obrak. Autore horiek -batzuk atzerrikoak dira- erizaintzako profesionalak dira, eta eskarmentua dute zainketa aringarriak behar dituzten pazienteak eta bizitzaren amaieran daudenak urte luzetan artatu eta gero. 46 kapitulu dira guztira, hiru ataletan banatuak: - «Alderdi orokorrak» atalak honako galdera hauei erantzuten die: zer diren zainketa aringarriak eta zer antolamendu-eredu dauden zainketa horiek emateko, zer ikuspegi duen gizarteak heriotzaz, eta zer eginkizun duen erizaintzako profesionalak premia aringarriak dituzten pazienteak eta bizitzaren amaieran daudenak artatzeko orduan. - «Arazoak detektatzea eta haiei ekitea erizaintzaren ikuspegitik» atalak, Marjory Gordonen ereduen araberako erizaintza-balorazioaren bidez, horrelako pazienteen osasun-arazo guztiak jasotzen ditu, bai eta familiei eta zaintzaileei dagozkienak ere. - «Laguntza-tresnak» atalak arreta hori euskarritzeko oinarrizko tresnak eskaintzen ditu: talde-lana, zainketaren bioetika, arazo fisiko eta emozionalak tratatzeko terapia osagarriak, eta abar. Kapitulu bakoitzarekin batera, on-lineko baliabide hauek daude: autoebaluazioa, ikasitako ezagutzak sendotzeko, eta bibliografia elektronikoa eta esteka interesgarriak, edukietan sakontzeko. Halaber, baliabide elektronikoen artean, 30 kasu praktiko daude, teoria erizaintza-praktikara hurbiltzen dutenak eta bizitzaren amaieran dauden pazienteen arretan prebalentziarik handiena duten NANDA diagnostikoei, NIC esku-hartzeei eta NOC emaitzei buruzko informazioa ematen dutenak. Sar zaitez www.studentconsult.es webgunean baliabide elektroniko horien berri izateko UR - https://web-argitalpena.adm.ehu.es/listaproductos.asp?IdProducts=UCH00210488&titulo=Erizaintza%20zainketa%20aringarrietan%20eta%20bizitzaren%20amaieran ER -