TY - BOOK AU - Brozas Polo,María Paz AU - Gabilondo,Nahikari AU - Jauregi Aiestaran, Saroi AU - López Gaseni,Manu AU - Ereño Álvarez, Carmen ED - Euskal Herriko Unibertsitatea. ED - Elhuyar Fundazioa TI - Jarduera gimnastiko eta akrobatikoen oinarriak T2 - Unibertsitateko eskuliburuak (EHU) SN - 978-84-1319-318-2 PY - 2021/// CY - Bilbo : PB - Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua KW - Gimnastika akrobatikoa KW - Gimnastika artistikoa KW - Monografiak N2 - Liburu honek gimnastikaren eta akrobaziaren motrizitate- eta kultura-aberastasunaren eta -konplexutasunaren berri ematen du, bien arteko harremana modu originalean landuz -ohiz kanpokoa delako-. Labur lantzen ditu terminoen eta erabileren bilakaera ulertzen laguntzen diguten elementu historikoak, eta funtsezko zenbait gertakari nabarmentzen ditu, hala nola gimnastikari buruzko lehenengo testuen idazketa, Erdi Aroko akrobaten migrazioak, zirku modernoaren sorrera eta federazioen sorrera. Nolanahi ere, azterketan zenbait testuinguru barne hartzeak ematen dion hedadura da, beharbada, praktika garaikideak ulertzeko liburu honek egin duen ekarpenik garrantzitsuena. Kirol-esparruarekin batera, praktika artistikoen ekarpenak aztertzen dira, hala nola dantzarena eta zirkuko akrobaziena, bai eta egoera fisiko ona edo ongizatea mantentzea helburu duten beste joera batzuk ere. Oinarri kontzeptual eta taxonomiko horiek abiapuntutzat hartuta, praktika gimnastikoek eskola-testuinguruan dituzten aplikazioak aztertzen dira azken kapituluetan. Badu orientazio didaktikoei buruzko atal bat ere, zeinak elkarrekiko irakaskuntza, laguntzen egitekoaren azterketa eta praktika-eremuaren antolaketa azpimarratzen baititu. Azkenik, dokumentazioari eta prestakuntza-eremuen aniztasunari buruzko kapitulu bat ere badu liburuak UR - https://web-argitalpena.adm.ehu.es/listaproductos.asp?IdProducts=USE00213182&titulo=Jarduera%20gimnastiko%20eta%20akrobatikoen%20oinarriak ER -