TY - BOOK AU - Zúñiga,Joseba AU - Azkue,Enara AU - Aizpuru Zubitur, Iñaki ED - Laneki Elkartea ED - Zine eta Bideo Eskola (Andoain) ED - Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak TI - Ikus-entzunezko komunikazioa T2 - Lanbide ekimena PY - 2007/// CY - [Andoain] PB - Laneki KW - Curriculumeko baliabideak KW - Monografiak KW - Baliabide digitalak N1 - Bibliografia: 225. or N2 - Ikus-entzunezko komunikazioa gure mendeko fenomenoa da, eta etengabe ari da hazten. Gure biziesperientzia masa-komunikabideek eta ikus-entzunezko espresioaren adierazpen guztien agerpen guztiek markatzen dute. Arrazoi garrantzitsu horiek direla-eta, mundu konplexu horri guztiari buruzko ikasgaia sartu da batxilergo berrietan. Andoaingo Zine eta Bideo Eskolak, bere prestakuntza-espirituari jarriki, bere egin du material didaktiko hau ikasgaiaren osagarri moduan eskaintzeko erronka. Ikasgaiaren nahiz esku artean duzun liburuaren helburua ikus-entzunezko komunikazioak osatzen duen gizarte-fenomeno ikaragarriaren oinarrizko ezagutzak ematea da, telebistari, zinemari, irratiari, multimediari, informazioaren teknologia berriei eta abarri dagokienez. Hau da, ikasleari fenomeno horren teknologia-, forma- eta gizarte-gakoen berri izateko oinarrizko ezagutzak ematea. Masa-komunikabideek, bereiziki ikus-entzunezkoek, errealitatea transmititzen eta irudikatzen dute, baina sortu ere egiten dute. Komunikabideen gizarte-eragina ikaragarria da. Horregatik jakin behar da nola gauzatzen den komunikazio hori, zer tresna erabiltzen dituen, zer funts teknikotan oinarritzen den eta zer gizarte-oihartzun duen. Liburuaren xedea ikaslearengan ikus-entzunezko unibertsoarekiko espiritu kritiko sanoa sortzea da, baita etengabe bilakatzen ari den mundu liluragarri horrekiko gustu profesionala sortzea ere. UR - http://jakinbai.eus/edukiak/ikus-entzunezko-komunikazioa UR - https://eima.koha.es/Bideoak/f2bf2fd00f0fef7465c91f54d0999085_5736bis.pdf ER -