TY - ADVS AU - Mendiguren,Aitziber ED - Euskal Herriko Unibertsitatea. TI - Zientzialari (Aitziber Mendiguren): : minaren maneiu ona egitea eta pazienteen bizi kalitatea T2 - EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala) PY - 2021/// CY - [S.l.] PB - UPV/EHU KW - Medikuntza KW - Farmakologia KW - Baliabide digitalak KW - Erreferentzia-materialak KW - Bideo didaktikoak N2 - "Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: azken urteetan mina eragiten duten gaixotasunen inzidentzia asko igo da eta mina arintzeko, besteak beste, opiazeoak erabiltzen dira. Azken urteetan kannabinoideak ere aztergai daude mina arintzeko aukera gisa. Substantzia horiek, ordea, tolerantzia eta mendekotasuna sortzen dute epe luzera. Bi fenomeno horiek arintzeko, farmako berriak aztertzeko teknika elektrofisiologikoak eta portaerazko teknikak aztertzen ditu, UPV/EHUko Aitziber Mendiguren irakasle agregatuaren ikerketa-taldeak. Teknika elektrofisiologikoen bidez neuronen jarduera elektrikoa neurtzen dute animalien locus coeruleus gunean, oso egokia baita mina arintzen duten opiazeoen eraginak aztertzeko. Portaerazko tekniken bidez, aldiz, animalietan duen eragin analgesikoa neurtzen dute. Aitziber Mendigurenekin elkartu gara, UPV/EHUko Farmakologia saileko irakasle agregatua, haren ikerketa esparruaren nondik norakoak ezagutzeko. "Zientzialari" izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin UR - https://youtu.be/sef2AcIcPfk UR - https://www.youtube.com/c/C%C3%A1tedradeCulturaCient%C3%ADficadelaUPVEHU/featured ER -