TY - BOOK AU - Perez de Eulate González, Begoña AU - Blasco Altuna, José Andrés AU - Larburu Aizpurua, Luken AU - Moreno García, Javier AU - Nikolas Ezkurdia, Zelai AU - Rousse Arroita, Luis María TI - Higadura isila SN - 978-84-7777-624-6 PY - 2021/// CY - Oñati : PB - Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea, KW - Euskal autogobernua KW - Euskadi KW - Politika eta gobernua KW - 1979-2021 KW - Monografiak N2 - Jaurlaritzak autogobernuaren «higadura» bildu du liburu batean. Txosten juridikoen bidez aztertu dute Espainiako Gobernuak «Euskal Autonomia Erkidegoaren ahalmen esklusiboak ingeniaritza juridikoko bide desberdinen bidez» nola «hustu» dituen. «Aldebiko» harremanen bidez Gernikako Estatutua betetzearen alde egin du Garamendik. Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoaren autogobernua nola «higatu» duen bildu du Eusko Jaurlaritzak 700 orritik gorako liburu juridiko batean. Higadura isila jarri diote izena, eta, hain justu, Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu du halakoa izan dela azken urteotan autogobernuaren hondatzea: «Isila, etengabea, eta, batez ere, oso kaltegarria erakundeen eta euskal gizarte osoaren interesentzat». Nabarmendu duenez, izan ere, autogobernua da «ongizatearen alde» egiteko «tresnarik eraginkorrena» eta «hurbiltasunaren bermea». Liburuan txosten juridikoen bidez aztertu dute «higadura» hori nola gertatu den, eta zehaztu dute hiru bidetatik ekin diola Espainiako Gobernuak EAEko autogobernua kaltetzeari, «teknika juridiko eta politikoen» bidez: «Horietako bat da estatuaren zeharkako eskumen tituluak eskatzea eta aplikatzea, autonomia erkidegoen eskumen esklusiboko gaiei buruzko legeak egiteko. Beste bide bat da salbuespenezko arrazoietara jotzea konstituzioak estatuari gordetzen ez dizkion funtzio betearazleak esleitzeko». Hirugarren bidea, azaldu duenez, «estatuaren gastu boterea eskumen autonomikoko politika publikoetan eragiteko» erabiltzea izan da: «Praktikan, finantza injekzio horiek baliatzen ditu bere eskumen eremutik kanpo dauden sektoreen jarduera zuzentzeko» ER -