TY - BOOK AU - Koch, Sigfrido AU - Fontanella, Lee AU - Egaña, Juantxo ED - Lete itzulpenak ED - San Telmo Museoa TI - Kearen eta lanbroaren artean : : Sigfrido Koch Bengoechea : [erakusketa] = Entre el humo y la bruma SN - 978-84-09-26521-3 PY - 2020/// CY - Donostia : PB - San Telmo Museoa, KW - Koch, Sigfrido KW - San Telmo Museoa KW - Arte bildumak KW - Erakusketak KW - Argazkilaritza KW - Gipuzkoa KW - Euskadi KW - Historia KW - 1936-1939 (36ko Gerra) KW - Argazkiak KW - Monografiak N2 - Erakusketa honen katalogoa ere argitaratu du museoak, Bildumak/Museoko Bildumak linearen argitalpen berri bat. Bertan hainbat ikertzaile eta historialarik parte hartzen dute. Erakusketaren komisarioek, Lee Fontanella argazkilaritzaren historialari iparramerikarrak eta Juantxo Egaña argazkilari eta dokumentalista grafikoak, Sigfrido Koch Bengoechearen lanari buruz bi ikuspegi desberdinetatik idazten dute. Xabier Irujok, Nevadako Unibertsitateko (Reno) Euskal Ikasketen Zentroko zuzendariak, Gerra Zibilean izandako bonbardaketetan parte hartu zuten pertsonaiak eta izandako gertaerak aztertzen ditu bere testuaren bidez. Karmele Jaio idazle eta Euskaltzainaren testuak Sigfrido Kochen lanaren irakurketa ezberdina ematen du, poetikoagoa. Eduardo Lagarde margolari eta marrazkilariari buruz Mikel Lertxundi arte historialari eta erakusketa-komisarioak idatzi du, eta, azkenik, Lurdes Herrasti historialari, Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea eta osteoarkeologian espezializatuak Gerra Zibilari buruzko albumeko argazkiekin zerikusia duten beste ikuspegi batzuei buruz idazten du Sigfrido Koch Bengoechea (1908-1973) Argazki Funtsa, bere familiak San Telmo Museoari dohaintzan emana, kristalezko eta plastikozko plaketako 839 negatibotan oinarritzen da. Funts honetan, estudioko negatiboak, gerraosteko argazki industrialen multzo bat, emakumeen biluziak eta euskal lurretan zehar egin zituen argazki ugari daude. Halaber, dohaintza honek Gerra Zibilean egindako 231 argazkiko album bat du, inoiz erakutsi ez dena. Argazki horietako askotan Euskal Herriko hainbat herriren suntsipena irudikatzen da, eta beste hainbatean, berriz, Madrilgo frontearen eta Ebroko guduaren irudiak ageri dira ER -