TY - BOOK AU - Reizabal Arruabarrena,Luixa ED - Udako Euskal Unibertsitatea TI - Gizarte-ezagutzaren garapena nerabezarora arte SN - 978-84-8438-098-6 PY - 2007/// CY - Bilbo PB - Udako Euskal Unibertsitatea KW - Gizarte psikologia KW - Baliabide digitalak KW - Monografiak N2 - Jaiotzen diren unetik, gizakiak oso konplexua den gizarte-sistema batean murgiltzen dira. Sistema horretan bizirauteko, ezinbestekoa da horren inguruko ezaguera garatzea. Besteak beste, ikasi behar dute pertsonez eta haien arteko harremanez; aberria, politika, ekonomia eta antzeko sistema sozialen funtzionamenduaz; bakea, gerra eta beste hainbat kontzeptu sozialen esanahiaz eta arau moralez. Hala, esku artean duzun liburuaren helburua, hau da: gizarte-sistema osatzen duten hainbat gairi buruzko ezagueraren garapena deskribatzea eta horren inguruko hausnarketa bultzatzea. Helburu hori lortzearren, liburua sei ataletan banatu dugu. Lehenengoan, gizarte- ezagutzaren garapena delako ikerketa-eremuari dagozkion oinarri kontzeptual eta metodologikoak azalduko dira. Bigarren atalean, berriz, testuinguruak gizarte- ezagutzaren garapenean duen eragina izango da hizpide. Hirugarren, laugarren eta bosgarren ataletan, gizarte-ezagutza osatzen duten eremuei (pertsonartekoari, sozietalari eta moralari) dagozkien hainbat gairen ezagutzaren garapena deskribatuko da. Azkenik, seigarren atala esku-hartzeari dagokio. Atal bakoitza osatzen duten kapituluen amaieran, zenbait ariketa proposatzen dira, irakurritakoa hobeto ikasi eta horren inguruko hausnarketa bultzatzeko. Funtsean, liburua idatzi dugu gizarte-ezagutzaren garapenari euskaraz hurbiltzeko tresna izan dadin. Irakurleak erabaki dezala ea lortu dugun! UR - https://www.ueu.eus/argitaletxea/liburuak/gizarte-ezagutzaren-garapena-nerabezarora-arte ER -