TY - BOOK AU - Atxukarro, Inaziomari ED - Gipuzkoa. TI - Irriparrezko printzak T2 - Auspoa Liburutegia (Sendoa) SN - 978-84-7907-691-7 PY - 2012/// CY - [S.l.] : , Donostia-San Sebastian : PB - Auspoa ; , Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua, KW - Bertsoak KW - Helduentzako Literatura N2 - San Martiñak ziran. Errezilgo zaindari jaiak, orratx. Eta au ere kontatzekoa dala deritzot. Gaitza sartu berria zan. Ziotenez, San Martin irugarrena, txistu-txanbolin soinua Errezillen. Gaztedia dantza-soka dantzatzen goiko plazan. Berri tristea. Il-kanpaia, danga danga, Axintxio Exkerra il dala... Ixildu soiñua, gelditu dantza-soka, eta norbaitek Exker zanaren alde Aitagurea errezatu omen zuan bgirune aundiz, " Zeruan ikusi dezagula!" esanaz. Bazan odoia, trumoia, tximista eta txingorra, kanpai-otsa eta tristura. Atariko atean katu-zulotik sartzen ziguten ogia malkoz bustia jango zuten nik ez beste danak. Umea, ume. Ikusten ez duan begiak negarrik ez. Odoi, trumoi, tximista eta txingor erasoa, negarra eta kurrintza bazan gure sukaldean aita eraman zuten garaian... [...] gure anai zaarrena aitaren sutegian gelditu zan, Julian Sarasua nagusi berriarekin mutil. Anai bigarrena, Bidaniko Labanka baserrira morroi. Bi arreba zaarrenak, Tolosara neskame. Eta gu, anai-arreba txikiñok, amarekin etxean ER -