TY - BOOK AU - Uriarte Uriarte, Karmelo ED - Labayru Ikastegia TI - "Ederriko" : : kontau behar dot T2 - Biografiak (Labayru Fundazioa) SN - 978-84-92599-94-3 PY - 2020/// CY - Bilbao : PB - Labayru Fundazioa, KW - Uriarte Uriarte, Karmelo KW - Monografiak N1 - Bibliografia: 181-183 or N2 - Karmelo Uriarte zeanuriztarraren liburu barria dakargu, "Ederriko. Kontau behar dot izenekoa". 'Ederriko' aititak berari jaioparritan emondako izena da, ederraren ederrez. 'Kontau behar dot' azpitituluak idazlearen kontau beharra adierazten dau, bere bizitzako hainbat pasarte idatziz ipinteko beharrizana. Kontakizunok ahoz askotan esanda daukaz Karmelok, familian, lagunartean... Baina idatziz ipinteko akuilua Xabier Amuriza izan dau, harek animau dau liburu baten ipintera. Eta animau bakarrik ez, lagundu be bai, zer sartu, zer ez, zelan adierazi... hari narratibo bat emoten lagundu deutso. Liburu hau Karmeloren bizitzaren barri emoten dauen kontakizuna da. Baina mikrohistoria hori gure herriaren historia osotzeko zati garrantzitsua da, danon artean egituratzen dogulako gizartea. Irakurle asko identifikauko dira pasarte bategaz edo beste bategaz, gaiaren, sasoiaren eta bizi-esperientziaren arabera. Baina berak dinoanez, personen esentzia ez da hainbeste aldatzen belaunaldirik belaunaldi. 1953an jaio zen Beobide auzuneko Iturrikoa baserrian, Arrasaten ikasle, Batz kooperatiban behargin, mendizale, bertsozale, euskaltzale... Familia, lagunak, lankideak, astialdia eta beharra, bertsolariak, koruko kideak, herri-antzezpenak, jaiak... horreek guztiak eta gehiago irakurriko ditugu, modu erraz, hunkigarri eta gozoan kontauta. Testuak hainbat argazki daukaz esandakoaren osagarri. Horrek beste prestantzia bat emoten deutso liburuari, informazino gehigarriagaz batera UR - https://www.labayru.eus/ederriko-kontau-behar-dot-karmelo-uriarteren-liburu-barria/ ER -