TY - BOOK AU - Murua Uria,Imanol TI - Palestina zauritua T2 - Narratiba (Susa) SN - 84-86766-90-7 PY - 2012/// CY - Zarautz PB - Susa KW - Arabiarren eta israeldarren arteko gatazka KW - Palestina KW - Helduentzako Literatura KW - Baliabide digitalak N2 - Palestina eta Israelen arteko elkarrizketek gatazka mingarria bake prozesu batean jarri zuten, eta Palestinaren autonomia abiatu. Baina bake prozesua, autonomia bezalaxe, etenez betea dago, mugaz josia. Israelgo Estatuak ezartzen dituen mugak, eta herri palestinarrak bere baitan dituenak. Eta mugak zauriak dira herri baten gorputzean. Imanol Murua Uriak Palestina bisitatu du. Errefuxiatu esparruetan egon da, islamistekin mintzatu, judu ultraortodoxoei entzun, soldadu eta manifestariekin jardun, presoak elkarrizketatu, palestinarrekin bizi. Eta horiek denak kronika honetara bildu ditu; lurrin palestinarra darion kontakizun honetara. Eztia da, eta garratza. Kronikariak bizitasunez jaso du eguneroko jardunean historia egiten duen herri baten bizitza. Estilo zuzen batekin eramango zaitu eta umorez pasearaziko bizipen horietan barrena. Antzinako mapek munduaren erdigunean kokatzen zuten Jerusalem, lurralde santua. "Palestina zauritua"k gatazkaren erdigunean kokatzen digu santu bezain madarikatua izan daitekeen lurralde hau UR - http://www.susa-literatura.eus/liburuak/narr32 ER -