TY - BOOK AU - Azurmendi,Joxe TI - Schopenhauer, Nietzsche, Spengler, Miranderen pentsamenduan T2 - Saiakera (Susa) SN - 84-86766-21-4 PY - 1989/// CY - Donostia PB - Susa, KW - Mirande, Jon KW - Saiakerak KW - Baliabide digitalak N2 - Jon Mirandek ez du asko idatzi. Hiruzpalau liburutan eta artikulu sakabanatu batzuetan biltzen da haren euskarazko idazlan guztia. Mirandek beste zenbait hizkuntzatan izkribaturiko lanik ez dugu aintzakotzat hartu ahal izan gure ikerketa honetan (jeneralean behintzat). Dirudienez 1948 aldera hasi zen publikatzen bere lanak Gernika aldizkarian eta 1968ra arte jarraitu du. Hogei bat urte. Gero utzi egin zion euskaraz idazteari, euskaltzaleekin izandako haserreren batzuengatik eta «inguruan ditudan jendeen konformismuaz aserik». Gehienbat literato bezala dugun arren ezaguna, Miranderen gure ikerketak haren pentsamenduari, filosofiari bakarrik begiratzen dio. Alde honetatik ere Miranderen interesa ebidentea bait da, bera izan delako adibidez kristautasunaren lehenengo kritikoa euskaraz, berak predikatu duelako lehenik indargintza (biolentzia) 36ko gerra ondorenean, paganismo zaharra berbiztu nahi zuelako (euskal arima zaharra alegia, Oteizak baino lehen), etab. Filosofia berri bat, euskal munduan ordura arte ezinezkoa zirudien bat, errepresentatzen du alde orotatik. Eta hainbat elementu desberdin bitxirekin, errepresentatu ere, oraindik ez bait gara haren pentsamenduan gordetzen diren bitxitasun guzti horietaz ohartzera ere ailegatu UR - http://www.susa-literatura.eus/liburuak/best01 UR - https://jakin.eus/show/5809034e833d549ee7c6232ef071d82735d2bfc1 ER -